Odola emateko aukera gaur Ermuan

09.12.19
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du gure herrian. Gaur izango da txanda, abenduak 9, goiz eta arratsaldez. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak (hematiak, plaketak eta plasma) lortzeko modu bakarra. 

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez