Rayden rap abeslaria Ermua Antzokian izango dugu ostiralean
Etiketak ez doaz bat Raydenekin (David Martinez, 1985). Diziplina anitzeko artista hori bere ibilbidean zehar genero musikalak fusionatzeko trebetasunagatik, bere originaltasunagatik eta bere letren ukitu lirikoagatik nabarmendu da, betiere bere jatorrizko generoagatik definituta: rapa.
Abeslari madrildarra Espainiako eta Munduko txapeldun izan da La Batalla de los Gallos lehiaketaren 2006ko edizioan, eta harrezkero, bakarkako ibilbidea eraiki du. Bost disko ditu jada kalean, hainbat kontzertu eskaini ditu mundu osoan zehar, Leiva, Rozalen, Sidecars, Ivan Ferreiro eta Pablo Lopez bezalako artistekin elkarlanean aritu da eta MTV European Music Awards sarietarako izendatua izan da. Sinonimo da bere azken lanaren izena, 2019an kaleratua, eta salmenta zerrendetako lehenengo posturaino iritsi da.
Musikaria izateaz gain, idazlea ere bada Rayden, eta bestseller izan diren hiru liburu ditu kalean: Herido Diario, TErminAMOs y otros poemas sin terminar eta El mundo es un gato jugando con Australia. Azpimarratzekoa da, era berean, duen izaera solidarioa eta egindako gizarte lanak, bai Nazio Batuen Erakundearekin elkarlanean, baita Googleren enbaxadore gisa ere, gorrotoaren diskurtsoa ezabatzeko lanetan.
Rayden ostiral honetan, abenduak 13, Ermua Antzokian izango dugu 22:15etik aurrera, bere abestirik onenak aurkezteko prest.
Sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan