‘Mientras dure la guerra’ eta ‘Le Mans’66’, Ermua Antzokiko zine programazioan

17.12.19
Ermua Antzokia

Jai giroz betetako abenduko hilabete erdia igaro dugu jada, eta Ermua Antzokiak prestu du 2019. urte honetako azken aurreko zine eskaintza. Ostegunetik astelehenera bitartean, ikusle guztientzat moduko lau pelikula berri eskainiko dira.

Asteko programazioa, ohi bezala, zineklub saioaren eskutik hasiko da ostegun honetan, hilak 19. Los miserables pelikula frantziarra izango dugu ikusgai aste honetan. Ladj Ly zuzendariaren lana 2005eko istilu eta liskarretan oinarritzen da. Parisko ekialdeko Montfermeil auzo pobreko Delinkuentziaren aurkako Borroka Brigadarekin bat egin du Stéphanek. Bertan, Chris eta Gwada kide berriekin topo egingo du; biak auzoaren kontrola eskuratzeko borrokan ari diren talde antolatuen tentsio izugarrietan adituak diren agenteak dira. Pelikula honetan egungo Montfermeil aztertzen da; Victor Hugo idazleak leku bera erabili zuen 1862ko Los miserables laneko atal batzuetako testuinguru gisa. 150 urte baino gehiago igaro dira ordutik, baina egungo gazte amorratuen eta orduko Gavrocheren arteko antzekotasunak oso argiak dira. Los miserables ostegunean 20:30etik aurrera eskainiko da azpititulatutako jatorrizko bertsioan.

Zine komertzialaren egitaraua larunbatean hasiko da, 19:30ean, Mientras dure la guerra filmaren lehenengo emisioarekin. Alejandro Amenabarren azken lanak Karra Elejalde, Eduard Fernandez, Patricia Lopez eta Inma Cuevas ditu protagonista, eta Espainian girotuta dago, 1936ko udan, hain zuzen. Herrialdeak bizi duen egoera larriari konponbidea jarriko diola zin egiten duen altxamendu militarrari publikoki bere babesa adierazi dio Miguel de Unamuno idazle ezagunak. Erabakia hartu bezain laster, gobernu errepublikarrak Salamancako Unibertsitateko errektore kargutik kendu du. Bien bitartean, Franco jeneralak altxatutako frontearekin bat egingo ditu bere tropak, eta kanpaina arrakastatsu bati hasiera eman dio. Bere ezkutuko itxaropena gerraren aginte bakarra bere eskuetan izatea da. Gatazkak dituen ondorio odoltsuak eta bere lagunak kartzelaratzen dituztela ikusita, Unamunok bere hasierako jarrera kolokan jarriko du, eta bere oinarriak birplanteatzen hasiko da. Mientras dure la guerra larunbatean 19:30ean, igandean 22:15ean eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteburuko bigarren film komertziala Le Mans’66 izango da, James Mangold zuzendariaren abiadura handiko drama. Matt Damon eta Christian Bale aktoreek osatzen dute 60. hamarkadan kokatzen den istorio honetako bikote protagonista. Irudimenez jositako Carroll Shelby auto diseinatzaile estatubatuarrak eta Ken Miles ingeniari eta gidari britainiar trebeak enpresen mehatxuei aurre egin beharko diete, baita fisikaren legeei eta euren mamu propioei ere. Euren helburua Ford GT40 lasterketetako auto erreboluzionarioa eraikitzea da. Horrekin, Ferrari autoei aurrea hartu nahi diete 1966ko Le Mans-eko 24 Orduak erresistentziako proba frantziar ezagunean. Filma larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean emitituko da.

Igandeko haurren saioari dagokionez, 17:00etan hasiko da Animales en apuros animaziozko film dibertigarriaren proiekzioa. Kastore bakarti bat herrixka txiki eta apal batean bizi da, eta egun batean, geldirik egoten ez dakien katu dibertigarri batek etengo du bere lasaitasuna. Biek laguntasun berezi bezain indartsua landuko dute, baina guztia normaltasunera itzultzen ari dela uste dutenean, objektu hegalari ezezagun batzuk iritsi eta inguruko animalia guztiak abduzitzen hasiko dira. Kastoreak eta katuak guztia ikusiko dute, eta erreskate operazioa hastea erabakiko dute, estralurtarrek bahitutako animalia guztiak salbatzeko.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan