Nuria Esperten ahotsak eta adierazpenak Lorcaren ‘Romancero Gitano’ obra ekarriko Ermua Antzokira

18.12.19
Ermua Antzokia

Nuria Espert Romero antzezle polifazetikoak Ermua Antzokian izango da aste honetan, ostiraleko 22:15ean, Federico Garcia Lorcaren ''Romancero Gitano'' testuarekin, Lluís Pasqualen zuzendaritzapean. Sarrerak 15 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eros dezakegu Kutxabank entitatearen webgunean edo Lobiano Kulturguneko bulegoetan. Nuria Espert antzerki eta zinemako aktorea da, operetan ere aritu izan delarik. Azken urteetan zuzendari lanak ere egin ditu. Jardunean dagoen aktore handienetako bat da, oso ezaguna eta miretsia. 2016an Asturiasko Printzesaren Arteen saria jaso zuen, "interpretazioaren munduan pertsona bikain eta emankorrenetako bat izateagatik, genero eszeniko guztiak gaindituz"

Ikuskizunaren sipnosia

Nuria Espert eta Lluis Pasqual itzuli dira Federico Garcia Lorcaren hitzetara, bien ibilbide profesionalean leku esanguratsua izan duen poeta eta antzerkigilea.

Granadako olerkariaren jaiotzaren 120. urteurrena gaindituta, binomio honek ikuskizun berri bat aurkezten du Romancero gitano obra abiapuntu harturik, Andaluziako mapa baten moduko poemario bat, non gauza erromatarrak, kristauak, arabiarrak, juduak eta ijitoak bat egiten duten. "Liburu antipintoreskoa, antifolklorikoa, antiflamenkoa", Federiko idazleak berak definitu zuen bezala antzerki emanaldi intimo honen parte izango diren iruzkinetan.

Duela 90 urte argitaratua, liburu honek bizitza eta heriotza, pasioa eta indarkeria, lurra eta zerua aipatzen dituzten irudi eta sinbolo ugari ditu… Lorcaren idazkerak bizia hartuko du Nuria Esperten ahotsaren eta presentzia eszenikoaren bidez eta Lluis Pasqualen eszenaratze txukunaren bidez,zeinak gure antzerkiko bi irudi bikainak diren.

Urritik abendura bitartean Ermuko programazio kulturalaren proposamen handienetako bat da ostiraleko hau, abenduaren 27an Sole Gimenezek eskainiko duen kontzertuarekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan