Sole Gimenezek 'Mujeres d Música' omenaldi diskoa aurkeztuko du Antzokian

27.12.19
Ermua Antzokia

Sole Giménez abeslariak ‘Mujeres D Música’ proiektua aurkeztuko du gaur Ermua Antzokian, emakumeek konposatutako eta idatzitako abesti handiak biltzen dituen kontzertuan, emakumeak musikaren munduan egiten duen lana ikusgai jartzeko asmo bakarrarekin, 22:00etatik aurrera. ''Mujeres d música ''da bere disko berriaren izenburua, eta kontzertu hauek abesti multzo bat baino gehiago dira, errebindikazio musikal, bizi eta femeninoa, justizia egiteko eta emakumea berdin aitortzeko benetako beharrari erantzuten diona, baita alderdi musikalean ere. Sarrerak 12 euro balio du eta Kutxabank erakundearen webgunean, bere kutxazainen sarean, Lobiano Kulturguneko erakusmahaian edo leihatilan eros daiteke ikuskizuna hasi aurretik.

Sole Giménez Muñoz espainierazko musikaren ahots ezagun eta preziatuenetako bat da, bere kalitate, berotasun eta nortasun propioagatik. Parisen (Frantzia) jaioa, Yeclan hazia (Murtzia) eta Valentzian (Espainia) bizi dena, hogeita hamar urte baino gehiago daramatza bere dimentsio artistikoan eta musikalean eboluzionatzeari eta hazteari utzi gabe, eta une honetan Espainiako ahots moldakor eta karismatikoenetako bat da

Bi hamarkada baino gehiagoan ''Prespuntos Implicados'' talde arrakastatsuko abeslaria izan zenak, hiru milioi disko saltzera iritsi zenak, hamarkada bat baino gehiago darama bakarkako ibilbidean. Gaur Ermua Antzokira etorriko da, musika eta musika munduko emakumeei omenaldi handi bat egitera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean