'Glu glu' taldeak 'Pinotxo' antzeztuko du eta 'Kulturmagic' taldeak 'Liluraren laborategia' ikuskizuna

27.12.19
Ermua Antzokia

kuskizun biak ikusle gazteenentzat pentsatutakoak dira eta euskaraz izango

Biharko larunbatean -hilak 28an-, Glu Glu Produkzioak taldearen Pinotxo antzezlana izango da ikusgai Ermua Antzokian. Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta, Pinotxo euskarazko antzerki emanaldia familia osoarentzat izango da, ikastea, komedia, antzerkia, musikala, dantza eta jokoa uztartuz. Atzoko, gaurko eta biharko haurrentzako klasiko bat taularatuz, komedia musikal honek edonor islatu dezaketen eta bertatik ikas daitekeen egoeretara eramango du publikoa. Gaur egun, XIX. mendeko ipuin klasikoak erabateko indarraldia du, eta familia osoa dibertituko du. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da eta sarrerak 4 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Astelehenean, hilak 30, Kulturmagic taldearen Liluraren laborategia magia ikuskizunaren txanda izango da. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nork asmatzen dituen eskuzko jokoak? Nork egiten ditu? Nork erabakitzen du jendaurrean erakutsi daitezkeen? Zenbat trikimailu mota daude? Nola sailkatzen dira? Beti egin dituzun galdera magiko horien erantzunak ezagutu nahi badituzu, ezin duzu galdu Gargot irakasle txundigarriaren laborategi-tailerrera egindako bisita gidatua. Harekin igarkizunaren eta efektu berezien munduan murgilduko zara, eta ilusionismoaren bazter guztiak ezagutuko dituzu. Ah! Eta, gainera, magia ikuskizun harrigarri batez gozatu ahal izango duzu, Mago Handiak eskainia, egin berri diren jokoek funtzionatzen dutela erakusteko. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta sarrerak 4 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian