Ermuko 'Artarrai' dendaren erakusleihoa 2019ko Bizkaiko ederrena

30.12.19
Gizartea

Bizkaia guztiko ia 200 establezimenduren artean, Santurtzitik Ermura bitarteko lurraldean

Azken larunbat honetan (hilak 28) Arrigorriagan egin den Bizkaidendak eskaparate Lehiaketaren finalak sorpresa berri eta atsegina eman dio gure udalerriari, ''Artarrai'' Bizkaiko erakusleiho onena izendatu baitute. ''Artarrai'' opari eta apaingarri dendak 1.500 euroko saria jaso du, "Erakusleihoaren bikaintasunagatik eta dinamismoagatik, eta baita herri bertako mezuagatik ere".

Bizkaidendak antolatutako lehen edizio honetan ia 200 merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduk parte hartu dute. Harriduraz eta emozioz jaso zuten saria, Nerea eta Aurora haien jabeek.

Bizkaiko merkatari Elkarteen Federazioak antolatutako ekitaldiak lurralde osoko 16 herritako establezimenduak izan ditu parte-hartzaile, "Santurtzitik Ermura eta Bermeotik Ugaora", Bizkaidendak elkarteko Jose Andres Cebrecos presidentearen hitzen arabera.

Yolanda Alzola aurkezlearen laguntzarekin, 150 euroko tokiko 16 sariak aukeratu eta finalera sartu ziren (MJ Oinetakoak Mungian; Bicis Cañas Bizi Zornotzan; Floristeria Santutxu; Izara Elorrion; Optika Arteaga Galdakaon; Amalur Loradenda Lekeition; Kreta Loradenda Arrigorriagan; Axa Seguros Ugao-Miraballesen; Acus Filium Basaurin; Lonbo Aretoan egindako azken fasean. Azkenean, Ermuko Artarrai garaile eta erakusleihorik onena hautu izan zen.

Bigarren saria, 750 eurokoa, Astrabudua merkatuko Charo Pollerentzat izan zen, tipologia propioa dela-eta, erakusleiho bat aurkezteko zailtasunagatik. Hirugarrenetik bosgarrenera bitarteko sariak, MJ Oinetakoak, Luma Liburudenda eta Kreta Loradendarentzat izan ziren, bakoitzak 300€ jasoz.

Lehiaketak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza izan du. Azken galak Arrigorriagako Udalaren babesa ere izan du.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra