'Go!azen 6.0' musikala Ermua Antzokian ikusgai

03.01.20
Ermua Antzokia

Sarrera gutxi batzuk besterik ez dira geratzen eta, aukeran, saio bi: arratseko 5etan eta 7etan

Gaurkoan -hilak 3ko ostiraleaan-, Glu Glu Produkzioak taldearen ‘Go!azen 6.0. Basakabitik antzokira’ antzezlana izango da ikusgai Ermua Antzokian. Bi emanaldi izango dira, lehen arratsaldeko 5etan eta bigarrena, bi ordu beranduago, 7etan. Sarrerak 6 euro balio du eta oso gutxi geratzen dira salgaia, horiek eskura ditzakegu aldez aurreko salmentan Lobiano Kultur Gunean bertan, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Uda iritsi da eta berriz ere Basakabik bere ateak zabalduko ditu. Baina aurten, aldaketa handiekin: Zuzenek bere kargua utzi du, Telmo kontratatu dute gerente lanak egiteko eta ikasle berriak iritsiko dira. Aldaketa guzti horien aurrean, hainbat pertsonaiarengan eragina izango dute.

Aurreko muntaietan bezala, umorea, musika eta dantza izango dira aurten ere, ardatz izango dira antzerki emanaldi honenetan. Obrak Itziar Gomez Sarasolak zuzentzen du eta parte hartzen dutenen artean Maria Redondo, Danae Riaño, Xanti Korkostegi, Lorea Intxausti, Nikola Zalduegi eta Xabi San Sebastian ditugu. Emanaldia 80 minututan gauzatzen da eta lana 6 urtetik 14 bitarteko ikusleentzat gomendatua dago.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan