Baskulako geltokiko kioskoa eraitsi dute

15.01.20
Hirigintza

Gune horretan Zearkale eta Lomi Powerreko urbanizazio berria lotuko dituen lur-azpiko pasabidea eraikiko da

Lomi Powerreko etxebizitzen promozioa eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta horri lotuta, azken egunetan Zearkalen, baskulako autobus geltokiaren ondoan kokatuta zegoen prentsa kioskoa bota dute. Gainera, kiosko zaharraren ondoko tailer mekanikoa ere hesituta eta eraisteko prest dago.

Behin bi azpiegitura horiek kenduta, gune horretan Areitiora igoeran eraikitzen ari diren Lomi Powerreko urbanizazio berria eta Zearkale lotuko dituen lur-azpiko pasabidea eratuko da.

Promociones Loiola higiezinen agentziak bultzatu du 57 etxebizitza libre eraikitzeko proiektua, trasteleku eta garajeekin. Horrez gain, beste 27 etxebizitza tasatu eta 18 babes ofizialeko eraikiko dituzte, guztiak hiru dorretan banatuta. Era berean, 100 garaje-plaza inguru izango ditu bizileku berriak, txandakakoak eta udal-jabetzakoak. Joan den abuztuan bota zuten Lomi Power fabrika zaharra, eta lanek erritmo onean egin dute aurrera.

Altuna y Uria enpresa eraikitzailea Promosa sozietate publikoarekin akordio batera iritsi zen lurzorua erosi eta sustapen hori garatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko