Ur-mozketa asteartean, horniketa sarea hobetzeko

17.01.20
Hirigintza

Gipuzkoako Urak enpresak jakinarazi duenez, urtarrilaren 21ean, asteartea, ur-mozketa egingo da herriko gune ezberdinetan. Jarduera horren helburua horniketa sarea hobetzea da, eta Aldapako hodi orokorrarekin konexioa egitea.

Kaltetutako etxebizitzak honakoak izango dira:

  • Aldapa 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14D, 14I, 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25, 27 eta 29.
  • Ongarai 1 Bis, 1, 2, 3, 4 eta 5.
  • VI. Mendeurrena 5 eta 7.
  • San Pelaio 2, 4A, 4B, 4C, 6A, 6B, 6C, 8A, 8B, 8C eta 10, 12, 14, 16, 18 eta 20 bosgarren solairutik hamargarrenera.

Gipuzkoako Urakek informazio oharrak jarriko ditu urik gabe egongo diren etxebizitzetan.

Mozketa 09:00etarako aurreikusita dago, eta 13:00etarako amaitzea espero da. Iraupena ustezkoa da, ordea, beraz gerta daiteke pentsatu baino lehenago bukatzea. Kasu horretan abisurik gabe ura emango du konpainiak. Bestalde, mozketa luzatzen bada, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) eskainiko da informazio guztia.

Mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke