Hasi dira Errotabarriko parkea estaltzeko lanak

17.01.20
Hirigintza

Errotabarri plazako haurren jolasek estalkia izango dute laster, euria egiten duen egunetan ere bertan jolastu eta gozatu ahal izateko. Jada hasi dira oihalezko karpa instalatzeko prestakuntza lanak, eta obra urtarril honetan bertan amaituko dela aurreikusten da. Momentuz, parkea hesituta eta itxita dago, eta ezingo da erabili karpa kokatu arte.

Arquitectura Textil S.L. esleipendun enpresak zapatak egiteko lanak hasi ditu parkearen inguruan. Plazaren azpian aparkalekuak daudenez, horren gaineko zoruan zapata aurrefabrikatuak jarriko dira, zoladura zulatu edo aldatu gabe, forjatuari eta garaje-plazen iragazgaizteari ez eragiteko. Elementu horiek jarri ondoren, 260 metro koadroko oihalezko karpa aurrefabrikatua ekarri eta haurrentzako jolas gunearen gainean muntatuko dute. San Pelaio plazan lehendik dagoenaren antzekoa izango da azpiegitura.

Obraren aurrekontu osoa 130.953,46 eurokoa da, BEZa barne.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke