Drama eta zientzia fikzioko titulu bina dira Antzokiaren zine proposamenenak astebururako

28.01.20
Ermua Antzokia

Zine programazioak urtarrila itxiko eta otsailekoa irekiko du aste honetan, hilabete aldaketarekin bat datorren asteburu honetan. Ostegunean zineklubaren saioak Hirokazu Koreedak zuzendutako ‘La Verdad'' filma frantsesa eskainiko digu. 106 minutu irauten duen drama familiarra da, eta, interpreteen artean, besteak beste, Catherine Deneuve, Juliette Binoche eta Ethan Hawke aktoreek ditugu. 2019koa da zinta, eta Veneziako jaialdiko sail ofizialean saritu zuten. Sipnosiak Fabienne Frantziako zinemako izar handienetako bat dela jasotzen du, maite eta miresten duten gizonen artean erregina den aktorea, baina bere barne munduan gatazka handiak ditu Lumirrekin, bere alabarekin. Honek senarrarekin eta alabarekin Parisera bidaiatzen du bere amaren memoriak argitaratzen direnean. Topaketa liskar bihurtuko da laster: egiak azalduko dira, kontuak elkarri hartuko dizkiote, maitasunaz eta erresuminaz hitz egingo da. Ostegunean, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertziala ikusteko aukera, asteburuarekin bat iritsiko zaigu. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan Lucia Alemany zuzendariaren ‘La inocencia’ titulua ikusi ahal izango dugularik. Nerabezaroan oinarritutako drama da, eta Goya sarietan emakumezko aktore berri onenaren eta abestiaren ataletan izendapenak izan ditu. 96 minutu irauten du, eta laburpenak jasotzen duenez, Lis zirku artista bihurtzearekin eta bere herritik irtetearekin amesten duen nerabea da, nahiz eta badakien hori lortzeko gurasoekin gogor borrokatu beharko duela. Uda da, eta Lisek kalean txorakeriak egiten igarotzen du eguna bere lagunekin, eta bera baino nagusia den mutil-lagunarekin. Isilpean darama harreman hori, gurasoek jakin ez dezaten. Uda idilikoa bere amaierara iristen da, eta, udazkenaren hasierarekin batera, haurdun dagoela konturatuko da Lis. Filma ikusteko hiru aukera izango dugu; larunbateko 19:30etan, igandeko 22.00etan eta asteleheneko 20:30etan.

Bigarren proposamen komertziala ‘Star Wars: el ascenso de Skywalker'' titulua da; Star Wars delakoaren jarraipena. J.J. Abramsek Disneyrako zuzendutako ekoizpen iparramerikarra da. Saga galaktikoaren bederatzigarren atal honetan istorioa bere amaierara iristen da galaxia oso, oso urrun baterantz bidaia epiko eta harrigarri batekin. Erresistentzia gutxiengopean dago, baina atsedenik gabeko bere borrokan aliatuekin harremanetan jarri da galaxian zehar, Lehen Ordena suntsitzeko bezain indartsua den sarea sortzeko. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Eskaintza amaitzeko, ''Espías con disfraz'' marrazki bizidunen filma eskainiko dugu, Troy Quane eta Nick Bruno batera zuzendutako lana. Zientzia fikzioa eta espioitza uztartzen dituen animazioa da. Annie sarietarako izendapen bat du. Lance Sterling super espioia eta Walter Beckett zientzialaria oso desberdinak dira. Lance lasaia, atsegina eta jatorra da. Walter ez, erabat bestelakoa. Baina Walterrek gizarte-trebetasunetan falta duena asmakizun eta adimenaz konpentsatzen du, Lancek bere misio epikoetan erabiltzen dituen tresna harrigarriak sortuaz. Walterrek eta Lancek bata bestearengan konfiantza edukitzen ikasi beharko dute. Bikote bitxi horrek ezin badu taldean lan egiten ikasi, mundu guztia egongo baita arriskuan. Igande arratseko 5etan ikusi ahal izango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan