‘J. Sabina’ren musika eta letrak Ermua Antzokira datozkigu, bere benetako bandaren eskutik

29.01.20
Ermua Antzokia

Ez da Sabinari egiten zaion omenaldia... Pancho Varona, Antonio Garcia de Diego eta Jaime Asua ehun abesti baino gehiagoren egile-kideak dira, Joaquin Sabinarekin batera, eta, Ubedako kantautorearen ahots zakarrean, espazioaren eta denboraren oztopoak desafiatu dituzte. Bere konposizioen zerrendan oso ezagun eta klasiko bihurtu diren piezak daude, hala nola ''A la orilla de la chimenea''; ''Aves de paso'', ''Contigo'', ''Corre, dijo la tortuga''; ''Peor para el sol'', ''Resumiendo'' edo ''Y sin embargo''. Banda bost kidek osotzen dute; aipaturiko musikari hirukoteak, Mara Barros abeslariak eta Paco Beneytorekin bateria-joleak, estatua aretoz areto zeharkatzen duen taldea abentura honetan. Ermuan ikusi, entzun, gozatu eta abestu ahal izango dugu ostiral honetan, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 12€ balio du eta aldez urretik eros ditzakegu Kutxabank entitatearen webgunean, zerbitzu anitzeko kutxazainen bere sarean, Lobiano Kultur gunean eta ikuskizuna hasi arte takilan bertan.

Ikuskizuna bi zatitan banatuta dago, eta bi ordu inguru irauten du, gutxi gorabehera. Lehen zatian, taldeak Ubedako flakoaren abesti ezagunenen errepasoa egiten du, eta, bigarrenean, publikoa haiekin igo daiteke aukeratzen duten gaia abestera, egun batez ‘Sabina’ autore eta kantariaren azalean sartu eta berdin sentitzeko.

Joaquin Sabinak etenaldia egite duenean, bere taldeko goiburuko musikariek "Noche Sabinera" ikuskizunarekin bira egiten eta haren hainbat diskoren ekoizleek. 2006an jaiotako show handia, urte hauetan zehar Espainia eta Latinoamerika osoan zehar ibili izan da. Sabinarekin bat kantatzen duen abeslari bakarlari da Mara Barros, ahotsik nabarmenetako bat, eta Paco Beneyto Viceversa talde mitikoko bateria jotzailea da, Sabina zuzenean grabatu eta kaleratu zuen diskoan partaide izandakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan