Asteko eskaintza zinematografikoan drama bi, thriller eta animazio bana ditugu

04.02.20
Ermua Antzokia

Zine programazioak otsaileko bigarren asteari egingo dio aurre. Aste honetan beste lau pelikula pantaila handian ikusteko aukera izango dugu. Osteguneko zineklubak ‘El joven Ahmed'' izenburua proposatuko digu, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Ekoizpen belgikarra da, 84 minutu irauten duena eta jatorrizko bertsioan eskainiko duguna, gaztelaniazko azpitituluekin. Laburoenak jasotzen duenez, istorioa gaur egungo Belgikan kokatzen da, 13 urte eskaseko Ahmed gaztearen patua, bere imanak aipatzen dizkion garbitasun idealen eta bizitzako grinen artean harrapatuta geratu da. Zuzendari onenaren saria jaso zuen iaz Cannesen eta Gidoi onena saria Valladolideko Semincin.

Zine komertzialaren atalean, larunbateko 19:30ean, ''El silencio del pantano'' thriller estatubatuarra ikusi ahal izango dugu, zeina 87 minutuz luzatzen den. Sinopsiak "Q" nobela beltzeko idazle bihurtutako kazetaria dela zehazten du. Sipnosiak duenez "Q" kazetaria da, nobela beltzeko idazle bihurtutakoa. Bi liburu argitaratu ditu, bere jaioterrian girotuak biak, non "Q"k hilketa odoltsuak kontatzen dituen, horien azpitik ustelkeria politikoa eta giza arimaren usteldura daudela arrazoituz. Arazoa da bere nobeletan gertatzen diren krimenak ez direla diruditen bezain fikziozkoak. Lan hau igandean eta astelehenean ere ikusi ahal izango dugu, gaueko 22:00etan eta arratsaldeko 20:30ean, hurrenez hurren.

Bigarren proposamen komertziala Clint Eastwoodek zuzendutako ''Richard Jewell'' da. Ordu luze bitan benetako istorio bat kontatzen duen drama bat da, 90eko joko olinpikoetan gertatutako gertaera batean oinarritua. Laburopenak dioenez, Richard Jewell 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetako segurtasun zaindaria zenak lehergailuz betetako motxila bat aurkitu zuen, eta biktima izan zitezkeen pertsona saihestu zituen, eremua lehertu baino pixka bat lehenago ebakuatzen lagunduaz. Hasieran, heroi bezala aurkeztu zen, baina, ondoren, Jewell, susmagarririk handiena bezala hartua izan zen, eta ustezko errudun bezala ikertu zuten. Kathy Bates aktorearen partaidetzaz, zeina Oscar sarietarako izendatua izan den.

Asteko eskaintza igandean amaituk oda, arratsaldeko 5etan ''Spy cat'' marrazki bizidunen filmaren proiekzioarekin. 00-Cat agentea, Marnie, etxeko katu dibertigarri bat da, bere familiak oso maite duena eta sekula etxetik irten ez dena. Oso bitxia bada ere, munduaz ezagutzen duen gauza bakarra telebistaz ikusitakoa da, eta pantailan agertzen diren istorio guztiak benetakoak direla uste du. Egun batean, bere jabearen anaiordeak, Marniez libratu nahi duenak, misio garrantzitsu bat ematea erabakiko du, abentura erreala bizitzera eta kanpoko mundura eramango duena.

Argibide eta xehetasun gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan