Zubiaurre kalean 28 etxebizitza libre eraikitzeari ekin dio kooperatiba batek

05.02.20
Hirigintza

''Zubiaurre 2018, S. kooperatiboa'' izeneko promotorak izen bereko kaleko 24. zenbakiko eraikina eraisteko lanak amaitzen ari ditu. Eremu horretan 28 etxebizitza libre eraikiko dituzte, tamaina eta tipologia desberdinetakoak (pisuak eta duplexak). Zazpi altuerako eraikina izango da, solairu bakoitzeko lau etxebizitza izango dituena, trastelekuak eta garajea. Mallabiko Jon hondeaketa eta lur mugimenduen enpresak azken lanak egingo ditu eraikin zaharraren eraispena amaitzeko eta Goienkaleko zeharbideak, Zubiaurre eta Hiriaren Seigarren Mendeurrena lotzen dituen izkinan dagoen orubea libre uzteko. Argibide eta salmentaz, Bilboko ‘Urbalex. Higiezinen zerbitzuak’ izeneko enpresa arduratzen ari da.

Eraikin zaharraren eraispen lanak azaroaren amaieran hasi ziren, estalkia eskuz desmuntatuaz. Eraikin horrek sei etxebizitza zituen eta beheko aldean arotzeria zahar. Lanak etenda geratu ziren zertxobait beranduago, zerbitzuan zegoen linea elektriko bat kentzeko zain. Urtarrileko azken astean berriro ekin zitzaion lanari, eta desmuntatzeko lanaren zatirik handienari aurre eginez. Eraispenaren hondar eta kasketa gehienak kendu egin dira jada, eta Goienkale 19 eta 21 eraikinekin muga egiten duen zati bat egiteke dago.

Promozio berri honek Zubiaurre kalearen irudia orain arte ezagutzen genuen bezala aldatuko du, mugakideekin altueran lerrokatutako eraikin berri bat gehituko baitu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke