‘Rita’ euskarazko antzezlana izango da ikusgai Ermua Antzokian

12.02.20
Ermua Antzokia

Pasatu den ostiralean El coronel no tiene quien le escriba drama aurkeztu ostean, Ermua Antzokiak erregistroz aldatu eta umorez betetako antzezlan batekin berrekingo dio kultur programazioari: Rita arrastoan sartzen.

Frank Unibertsitateko literatura irakaslea da, eta ikasle berri bat etorriko zaio klasera: Rita ile-apaintzaile gaztea. Inongo zerikusirik ez duten bi mundu aparte dira: neskak uste du Macbeth taberna baten izena dela eta Hamlet, aldiz, txakurrentzako janari marka bat. Irakaslea arrakastarik izan ez duen eta jada amore eman duen poeta da, baina Ritaren agerpenak berpiztu egingo du. Neskak ikasteko eta aberasten jarraitzeko irrika du, eta Frank hari erakusteko prest dago. Ikasleak ikastea maite du, eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Izan ere, batzuetan, ikasleak beraiek bihurtzen dira irakaslerik onenak.

Begoña Bilbaok zuzenduko du Willy Russellek idatzitako istorioa, aldez aurretik antzerkira eta zinemara egokitua izan dena. Euskarazko bertsioak Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza aktoreak ditu protagonista, eta ikaslearen eta irakaslearen papera egingo dute.

90 minutuko iraupena du obrak, eta ostiral honetan, otsailak 14, 22:15etik aurrera antzeztuko da Ermua Antzokian.

Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean