Osasun Sailak Sallabenterako prebentzio-gomendioei eutsi die, hondakindegian gauez sua egon izanagatik

21.02.20
Erakundea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Ermuko Sallabente auzoan airearen kutsadura prebenitzeko neurriak gaurko egunean mantentze gomendatu du, Zaldibarko ''Verter Recycling, 2002'' hondakindegian sute berri bat piztu ostean. Hala, Ermuko (Bizkaia) Sallabente auzoko bizilagunei leihoak zabalik ez edukitzea eta etxebizitzak ez aireztatzea aholkatzen die, eta aire zabalean ariketa fisiko bizia ez egitea baita ere.

Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak azaldu duenez, prebentzio neurriak auzo horretara mugatzen dira sutetik gertuen daudelako, nahiz eta ez diren beharrezkoak Ermua herriko gainerako auzoetan, ezta Eibar, Zaldibar edo Elgeta inguruko herrietan ere. Atzo arratsaldean, zuzentzen duen sailak prebentziozko neurri horiek altxatu zituen, Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroak (CSIC) ezbeharraren inguruko kutsadura-mailei buruz egindako azken analisien emaitza ezagutu ondoren.

Ernesto Martinez de Cabredo Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarekin batera egin du agerraldia Berraondok, gaur goizean zabortegia koordinatzeko mahai teknikoak Ermuko Izarra Centre zentroan egindako bileraren ostean. Sailburuordeak "lasai egoteko" deia egin du, "egoera puntuala" izan delako. Azaldu duenez, suhiltzaileek sute berriak gerta daitezkeenen aukera ez dute erabat baztertzen, horregatik, orain arte bezala zaintza-talde bat izango dutela bertan iragarri dute.

Suhiltzaileek bat gauean piztutako sutea gaur goizean kontrolatu dutela adierazi, eta arratsalderako "erabat itzalita" edukitzea espero dutela gehituz. Laster neurri horiek altxatu ahal izatea espero duela erantsi du, eta "herritarrek normaltasun osoz" jardun ahal izatea. Ingurumen sailak airearen kalitateari buruzko datuak jasotzeko neurri edo gailu bat gehiago ekarri eta jarri du Ermuan gaur goizean; Valdespinako markesaren kalean jarri du, udaletxearen albo batean, Martxoaren 8ko plazako sarbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako