Ermua Antzokiak 'Eter', 'Malasaña 32', 'Aguas oscuras' eta 'Las aventuras del Dr. Dolittle' filmak proiektatuko ditu

25.02.20
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak asteburuan otsaileko zine programazioa amaitu eta martxokoa hasiko du. Eskaintza ostegunean hasiko da, zineklubeko emanaldiarekin, non Krzysztof Zanussi zuzendariaren ‘Eter’ film poloniarra ikusteko aukera izango dugu. Jatorrizko bertsioan emango dugu gaztelaniazko azpitituluekin. 2018ko thriller bat da, ia bi ordu irauten duena. Laburpenak jasotzen duenez, XX. mendearen hasieran, Tsareen Errusiar Inperioan, austriar-hungariar armadako doktore militar bat giza boterea kontrolatzen saiatzen da, horretarako esperimentuak eginez. Esperimentu horien helburua eter misteriotsu baten formula aurkitzea da, gerra irabazteko soldaduaren bertsio hobetua sortzeko asmoarekin. Ostegunean 20:30etik aurrera.

Zine komertzialeko proposamenak larunbatean iritsiko zaizkigu. Lehena Albert Pintó zuzendariaren ‘Malasaña 32’ ekoizpen espainiarra izango da, 19:30ettik aurrera. Beldurrezko filma da, aurten estreinaturikoa eta naturaz gaindiko fenomenoak jorratzen ditu. Manolo eta Candela Madrilgo Malasaña auzora bizitzera doaz, hiru seme-alabekin eta Fermin aitonarekin batera. Atzean utzi dute herria, hiriburuan oparotasuna lortuko zutenaren esperoan, trantsizio politiko betean dagoen herrialdean. Baina bada zerbait Olmedo familiak ez dakiena: erosi duten etxean, ez daude bakarrik... Ordu eta erdiko zinta hau ere ikusi ahal izango dugu igandean gaueko 10:00etan eta astelehenean iluntzeko 20:30etan.

Asteburuko bigarren filma ‘Aguas oscuras’ da, Todd Haynes zuzendariak sinatutako film luze iparramerikarra. Benetako gertaeretan oinarritutakoa eta ibilbide judizialeko drama batean gauzatzen dena. Sinopsiak, benetako istorio zirraragarri batean inspiratuta dagoela laburbiltzen du; abokatu temati batek munduko korporazio handienetako batekin gero eta heriotza esplika ezin gehiago lotzen dituen sekretu iluna deskubritu ondoren. Prozesuan, dena arriskatzen du: bere etorkizuna, bere familia eta bizitza propioa, egia argitara ateratzeko. Larunbat gaueko 22:00etan eta igande arratsaldeko 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Asteko zine eskaintza ‘Las aventuras del Dr. Dolittle’ izenburuko filmarekin agortzen da, igandeko 17:00etan egingo den haur eta gazteen emanaldiarekin. Animaliak funtsezko osagai diren abentura-zinta bat da. Laburpenak dio, John Dolittle doktore eta albaitari ospetsuak bere etxeko hormen atzean giltzapetuko dela bere emaztea hil ondoren, bere animalia exotikoen bildumako konpainia bakarrarekin. Erregina gaztea larriki gaixotzen denean, Dolittle abentura epiko batean murgiltzen da maiestatea sendatzen laguntzeko asmoz

Argibide gehiagorako ikus xehetasunak Ermua Antzokiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan