‘Adú’ eta ‘El escándalo’, asteburu honetan Ermua Antzokiko pantailan

03.03.20
Ermua Antzokia

Zine aste berri bati ekitear gara Ermuan, eta aste honetan gustu eta adin guztietarako lau film berri izango ditugu ikusgai. Egitaraua ostegun honetan hasiko da, hilak 5, ohiko zineklub saioaren eskutik. Bertan, Las golondrinas de Kabul zinta frantziarra eskainiko da. Zabou Breitman eta Elea Gobbe-Mevellec zuzendarien animaziozko drama honek Afganistanera eramango gaitu, 1998ko udara. Kabul hiriburua erabat hondatuta dago, eta talibanek hartu dute hiria. Mohsen eta Zunaira maitemindu egin diren bi nerabe dira, indarkeriaz eta miseriaz inguratuta bizi diren arren. Egunetik egunera bizirauten duten arren, Mohsenen arduragabekeria batek betirako aldatuko ditu euren bizitzak. Las golondrinas de Kabul ostegunean eskainiko da 20:30etik aurrera azpititulatutako jatorrizko bertsioan.

Zine komertzialaren programazioa larunbatean hasiko da 19:30ean Adú filmaren lehenengo emisioarekin. Salvador Canok zuzendutako drama honek immigrazioa du ardatz, eta Luis Tosar eta Anna Castillo aktoreak dira protagonista. Europara iristeko saiakera etsian, Kamerungo lurreratze pista baten aurrean makurtuta, sei urteko mutiko bat eta bere arreba nagusia hegazkin baten zamategian ezkutuan sartzeko zain daude. Handik ez oso urrun, ingurumenaren aldeko ekintzaile batek hilik eta letaginik gabe utzi duten elefante batekin egingo du topo. Ehiza ilegalari aurre egiteaz gain, Espainiatik iritsi berri den alabak dituen arazoekin ere moldatu beharko du. Milaka kilometro iparraldera, Melillan, goardia zibil talde bat hesia pasatzen saiatzen ari den jendetza amorratua gelditzen saiatuko da. Adú larunbatean emititzeaz gain, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean ere izango da ikusgai.

Asteburuko bigarren pelikula komertziala El escándalo (Bombshell) izango da, benetako gertaeretan oinarritutako istorioa. Jay Roach estatubatuarraren zuzendaritzapean ikusiko dugu luxuzko hirukote protagonista: Charlize Theron, Nicole Kidman eta Margot Robbie. Telebistaren mundu lehiakorra du ardatz pelikula honek. Fox News albisteen kanalaren buru da Roger Ailes, bere belaunaldiko telebistako ekoizle onenetako bat, baina gizon krudel eta autoritarioa da, eta bere emakumezko langileen inguruko iruzkin sexista eta zakarrak egiten ditu. Gretchen Carlson aurkezle eta telebistako izarrak horren inguruan hitz egitea erabakitzen duenean, sekulako eskandalua utziko du agerian. Film honetan egindako lanagatik emakumezko aktore onenaren sarira izendapena lortu duten bi protagonista ditu El escándalok (Charlize Theron eta Margot Robbie), eta larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean emitituko da Antzokian.

Haurrentzako saioari dagokionez, igandean 17:00etan proiektatuko da Volando juntos, natura eta abenturak uztartzen dituen benetako istorio batean oinarritutako zintza frantziarra. Christian antzar basatietan eta euren migrazio prozesuetan aditua den zientzialaria da. Bere semeak, bideojokoekin itsututa bizi den nerabeak, ez ditu oporrak aitarekin pasatu nahi, naturan. Baina aita-semeek sekulako abenturak biziko dituzte elkarrekin, eta desagertzeko arriskuan dagoen espezie bat salbatzea lortuko dute hegazkin arin batekin. Elkarrekin bidaia liluragarri bati ekingo diote Europako zeruetan zehar.

Informazio gehiagorako, ikusi ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan