Zazpigarren Sagardo Eguna larunbatean ospatuko da

05.03.20
Kultura eta Gazteria

Ermuko Gazte Asanbladak Sagardo Egunaren edizio berri bat antolatu du martxoaren 7ko larunbaterako. Ekimenak zazpigarren edizioa betetzen du jarraian, herriko hainbat ostalaritza-establezimenduk, merkatarien EMOE elkarteak, Euskal Birusak, Nü Shu Ermuko Gazte Feministek eta Arkanbele Talde Antiespezistak izenkoen laguntza dute, baita Ermuko hiru okindegik eta Euskadi osoko hamazazpi sagardotegik ere, kartelak adierazten duenez.

Ekimenak gazteen jai eguna izatea du helburu, eta maiatzera arte luzatuko den sagardo denboraldi berriarekin bat egiten du, euskal kulturan sustraitutako tradizioaren baitan, ofizialki Izaro Andres abeslari mallabitarrak orain gutxi ireki izan duena.

Sagardo Eguna eguerdiko 12:30ean hasiko da Orbe Kardinalaren plazan egingo den sagardotegi gunea zabaltzearekin; zeina 14:30ak arte irekita mantenduko den, eta 18:30ean berriro irekiko dute, sagardoa agortu arte, nahi duten guztiek ohiko edaria dastatzeko aukera izan dezaten. Sagardo Jaialdiaren ondoren, 22:00etan, musika kontzertuak izango dira plazan emanaldiak iragarrita dituztelarik ‘Parrapas’, ‘Indabak’ eta ‘DJ’ batek goizaldeko ordu 2ak arte.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin