Dani Fernándezen biharko emanaldia ekainaren 26ra atzeratu da

12.03.20
Ermua Antzokia

Dani Fernandez abeslariak COVID-19tik igarotzen ari garen alarma egoera dela eta,  bihar -martxoak 13-, Ermua Antzokian eman behar zuen kontzertua atzeratzea eskatu du, Ermuko Udaleko Kultura sailak gaur goizean iragarri duenez. Kontzertu hori datorren ekainaren 26ra arte atzeratuko da, osasun publikoaren egoerak egungo egoera hobetu eta gaindituko duelakoan.

Horren aurrean, ikuskizunerako aldez aurretik sarrerak erosita zituztenek bi aukera izango dituzte: sarrerak gordetzea baliozkoak izango direlako edo bueltatzea eta dirua berreskuratzea. Lobiano Kutur Gunean zuzenean erosi zituztenak bertara joan daitezke hilabeteko epean, martxoaren 23tik hasi eta apirilaren 23ra bitartean. Denbora horretan sarrerak entregatu eta dirua berreskuratu ahal izango da. Aldiz, internetez edo orotariko kutxazainen bidez eskuratuta dituztenek aldaketa bide horretatik egin beharko dituzte.

Kultura sailak horrek ikus-entzuleei eragin diezaiekeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izan arren.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean