Apirileko 'Cyrano' antzezlanaren emanaldia bertan behera utzi behar izan da

17.03.20
Ermua Antzokia

Gaur egungo osasun larrialdiko egoeran, ''Smedia'' ekoiztetxeak eta Udaleko Kultura sailak Jose Luis Gil aktore ezaguna protagonista zuen "Cyrano de Bergerac" ikuskizunaren emanaldia -apirilaren 3rako aurreikusi eta iragarritakoa- bertan behera uztea adostu dute. Data hori oso gertu dago, eta gaur egun ezin dugu jakin normaltasuna berreskuratuko dugun edo posible otr izango den funtzio kolektibo bat eskaintzea. Horregatik, eta ikuskizun horretarako beste data bat finkatzeko aukerarik eduki ez beta ezinezkoa izan denez, alde biek antzezpena bertan behera uztea erabaki dute.

Sarrera erosi duten pertsonek datorren martxoaren 25etik aurrera udaleko Kultura zerbitzuekin harremanetan jar daitezke 943708700 telefono zenbakira deituta, dirua itzultzeko izango dituzten bideak ezagutu ahal izateko.

Kultura sailak horrek ikus-entzuleei eragin diezaiekeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izan arren.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian