Dibertsioa eta zientzia familian Bizilabe Ermuaren eskutik

30.03.20
Ekonomi Sustapena

Elhuyarrek proposatutako esperimentuak egin eta sareetan partekatu itzazu #NikEtxeanEsperimentuak hashtaga erabiliz

Bizilabe Ermua eskolaz kanpoko programak aurrez aurreko jarduera guztiak geldiarazi ditu osasun-larrialdia eta alarma-egoera gainditu eta pixkanaka normaltasunera itzuli arte. Ekimen honetan, udalerriko gazteek hainbat proiektu teknologiko garatzeko aukera dute, sektoreko profesionalen eta adituen laguntzarekin.

Orain, proiektu zientifiko-teknologiko hau herritar guztiei zabaltzen zaie #NikEtxeanEsperimentuak ekimenaren bidez. Etxeetan konfinamendua alaitzeko eta zientzia kontzeptuak modu dibertigarrian eta familian ikasteko, esperimentu errazekin osatutako egutegia eratu du Elhuyarrek. Horrela, haur eta gazteak STEAM gaitasunetara (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) hurbiltzea sustatzen da.

Apirilean zehar, egunero bi esperimentu berri egin ahal izango ditugu objektu eta material arruntekin: bata etxeko txikienentzat (H - Haurrak) eta bestea gazteentzat (G - Gazteak).

Egutegia asteazken honetan, apirilaren 1ean, hasiko da, eta egun horretarako bi proba dibertigarri proposatuko dizkigute:

  • Haurrentzat (H): bozgorailu bat sortuko dugu ur botilak erabiliz. 
  • Gazteentzat (G): aire-kanoi erraldoia eraikiko dugu, kartoizko kaxa bat eta plastikozko xafla gogor bat erabiliz.

Apirileko egutegi osoa esteka honetan sakatuta kontsulta daiteke. Fitxategia PDF formatuan ireki ondoren, esperimentu bakoitzaren izenaren gainean klik egiten badugu, orri berri batean elementu bakoitza egiteko behar den materiala eta jarraibideak ikusteko aukera izango dugu.

Elhuyarrek herritar guztiak animatzen ditu ekimen honetan parte hartzera eta esperimentuen bideoak sare sozialetan partekatzera #NikEtxeanEsperimentuak hashtag-aren bidez.

Animatu, esperimentatu eta partekatu!

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik