Koronabirusaren krisiak sortutako zailtasunei aurre egiteko laguntza-neurriak

08.04.20
Erakundea

Ermuko Udalak 505.000 euro jarriko ditu gehien behar duten kolektiboei laguntzeko

Covid-19 birusaren hedapenak Alarma Estatuaren adierazpena eragin du, eta horren ondorioz, herritarren eguneroko bizimoduak eta jarduera ekonomikoak aldaketa sakonak pairatu dituzte. Gainera, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuak funtsezko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzako baimenak arautzen ditu, eta horri jarraiki, funtsezkotzat jotzen ez diren zerbitzu guztiek jarduera utzi behar izan dute. Hori dela eta, negozio eta enpresa askok ateak itxi dituzte, aldi baterako behintzat, jarduera ekonomikoari eta enpleguari nabarmen eraginez.

Egoera zail horren aurrean, Ermuko Udalak hainbat laguntza-neurri hartu ditu osasun-krisi honek gure udalerriko kolektibo ahulenetan izan dezakeen eragina murrizten saiatzeko. Horrela, ahal den neurrian, herritarren bizi kalitateari eutsi nahi zaio.

Laguntza horiek arriskuan dauden kolektiboei, ikasleei, familiei, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduei eta ETEei zuzenduta daude batez ere. Gainera, neurri batzuk herritar guztiei aplikatu ahal izango zaizkie, hala nola Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa atzeratzea.

Ermuko Udalak guztira 505.000 euro bideratu ditu neurri-sorta horretara, eta, horrez gain, zerbitzu eta jarduera jakin batzuk areagotuko ditu – gehien behar duten kolektiboentzako gizarte-zerbitzuak, adibidez –. Laguntza horiek maila ezberdinetako erakundeek – Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak edo Bizkaiko Aldundiak, besteak beste – hartutako beste neurri batzuen osagarri dira. Hala, lagundu eta bultzatu nahi diren alorrik ahulenak edo gabezia gehien dituztenak atzeman ditu Udalak, eta alor horietan neurriak indartu ditu.

Laguntza-neurri horien barne daude tokiko merkataritza-establezimenduetan eta kontsumitzeko laguntzak eta saltokiei propio bideratutako laguntzak, Izarrako lokalen alokairu-kostuetarako diru-laguntzak, Udal-etxebizitzak eskura jartzea eta etxez etxeko laguntza- eta janari-zerbitzuak indartzea.

Laguntzen xehetasun guztiak dokumentu honetan ikus daitezke.

Neurri sorta horrek ahalegin handia suposatzen du tokiko gobernuaren aldetik, udal aurrekontua mugatua delako eta zailtasunak pairatzen ari den kolektiboa, aldiz, oso handia. Hala ere, erakundeko langileak egoera horren eragina murrizten saiatzen ari dira, gure herriko errealitatera modu arin eta eraginkorrean egokitutako neurriak sortuz.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian