Desinfektatzeko eskuko ozono-ekipoa emango dio Gurutze Gorriari Ermuko Udalak

08.04.20
Gizartea

Ermuko Udalak eskuko ozono-ekipo bat emango dio Ermua eta Eibarko Gurutze Gorriari, Covid-19ko pandemiak eragindako osasun-krisi honetan erakundeak asistentzia- eta boluntariotza-zerbitzuak emateko erabiltzen dituen ibilgailuak eta espazio txikiak desinfektatu ahal izateko. Herriko Gurutze Gorria boluntarioen sarea koordinatzen ari da. Sare hori, konfinamenduak irauten duen bitartean eta kalera irtetea ezinezkoa denez, arrisku-taldeen barne kontsideratzen diren pertsonentzako botikan produktu farmakologiakoak jaso eta etxera eramaten ari zaie; baita elikagai-bankuaren banaketak eta adineko pertsonentzako eta enkarguak ere egiten ari da. Zeregin horietan ibilgailuak erabiltzen ari dira garraio eta zama-lanetarako, helburua horiek esterilizatzea eta materialen asepsia areagotzea delarik, partaide diren guztien osasuna bermatzeko; boluntarioena nahiz laguntza jasotzen ari diren pertsonena.

Eskuko ekipo hori ozonoa sortu eta tarteka elementuak lurruntzeko balio du, talka-tratamendu gisa (pertsonarik ez dagoen lekuetan), bere aplikazioaren bidez, birusak, bakterioak, onddoak, lizunak eta usainak ezabatzen eta barne-espazioak higienizatzen ditu, hala nola gelak, aretoak, aldagelak, biltegiak, ibilgailuen barnealdea, eta abar. Aparailuaren salmenta prezioa mila euro ingurukoa da, BEZ barne, eta egokitzat jo da egun bizi dugun pandemia kutsakorraren egoerari aurre egiteko. Aukeraturiko ereduaren izen komertziala ''Steril portátil 10G'' da. Ermuko Udalak kostua gain hartu du eta ekipamendu berri hori Ermua eta Eibarko Gurutze Gorriaren taldeari emango dio, gauzatzen dituzten laguntza- eta zerbitzu-lanetarako hobekuntza gisa erabil dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez