Debegesak telefono bidezko aholkularitza eskaintzen die enpresei, autonomoei eta lan bila ari diren pertsonei

14.04.20
Ekonomia eta Ogasuna

Covid-19 birusaren pandemia dela eta, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziak telefono bidezko aholkularitza eta orientazio zerbitzu berria jarri du abian, enplegu bila dabiltzan pertsonei, eta koronabirusaren eragina pairatzen ari diren enpresei eta autonomoei laguntzeko.

Zerbitzua bi telefono lineatan banatzen da: lehena, 699 76 71 57 zenbakia duena, lan bila dabiltzan pertsonei aholkularitza emateko erabiliko da. Bertan, enplegua lortzeko beharrezko informazioa eskainiko da, kurrikuluma hobetzeko aholkuak, edota enplegu-atarien inguruko informazioa, besteak beste.

687 47 65 05 telefono zenbakian, aldiz, autonomo eta enpresei zuzendutako laguntzei buruzko informazioa eta tramitatzeko laguntza eskaintzen da. Koronabirusa dela eta, pandemiaren eragina murrizteko kaleratzen diren laguntzen inguruan xehetasunak ematea du helburu eta honekin batera, tramitazio prozesuan beharrezko laguntza eskaintzea.

Bi telefono zenbakiak operatibo daude astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. WhatsApp bidez jasotako mezuei ere erantzungo zaie.

Telefono bidezko zerbitzuaz gain, posta elektronikoa ere erabili daiteke. Hori horrela, idatzi mezua enplegua@debegesa.eus helbide elektronikora lan bilaketa prozesurako orientazioa behar baduzu, eta ekintzaile@debegesa.eus helbidera, aldiz, enpresa edo autonomoa bazara.

Debegesak lanean jarraitzen du etxetik, eskualdeko gizarte eta enpresei ahalik eta zerbitzu hobeena emateko. Ohiko komunikazio kanaletan aurkitu dezakezu informazio eguneratua: sare sozialetan, telefonoan edota www.debegesa.eus webgunean, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa