Uretamendiko tunelak itxita egongo dira gaur gauean, mantentze lanak direla eta

23.04.20
Hirigintza

Uretamendiko tunelek 634 errepide nazionala, Ermuko saihesbidea eta AP8 autobiderako sarrera lotzen dituzte. Tunel horiek mantentzeaz arduratzen den enpresak jakinarazi du aldi baterako itxi egingo dituztela azpiegiturak, bi noranzkoetan, gaur osteguna, apirilak 23, 22:00etan hasi eta bihar ostirala, hilak 24, goizeko 06:00ak arte. Tarte horretan mantentze lanak egingo dira, eta gauza bera errepikatuko da datorren asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean, ordutegi berean.

Hori horrela, egun eta ordutegi horretan ordainsarira edota AP8 autobidera sarrerara iritsi ahal izateko, Eibarko eta Ermuko saihesbideak lotzen dituen biribilgunea hartu beharko da Bizkaia Etorbidetik edo Sallabentetik, edo bestela, Areitioko mendatetik Iurretaraino jarraitu.

Indarrean dagoen alarma-egoeran eta biztanleentzako konfinamendu orokor honetan, kontserbazio-lan horiek ez dute eragin handirik izango, salbu eta gaueko txandara lanera doazenentzat edo arratsaldeko txandatik itzultzen direnentzat, ordutegi-tarte horren lehen unean.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko