Lan bila? Eguneratu zure datuak Enplegatze Agentzian

29.04.20
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalaren doako zerbitzu honek bitartekaritza egiten du lan bila dabiltzan pertsonen eta enpresen artean

Ezohiko egoera bizi dugu koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Ekonomia moteldu egin da, eta enpresa eta establezimendu askok jarduera eten behar izan dute azken asteetan. Testuinguru horretan, pertsona askorentzat une egokia izan daiteke berehalako suspertzeari begira prestatzeko eta aldez aurretik lan egiteko.

Horretarako, Ermuko Udalak Enplegatze Agentzia dauka martxan, lan-bitartekaritzako zerbitzua, enplegu-eskatzaileak eta lanpostu jakin batzuk bete nahi dituzten enpresak harremanetan jartzeko. Bitartekaritzaren helburua da langileei beren ezaugarrietara egokitutako enplegua ematea eta, era berean, enplegatzaileei beren beharren arabera egokiak diren pertsonak aurkeztea.

Agentziaren bidez kudeatzen diren enplegu-eskaintzek esparru guztiak hartzen dituzte, baina industria-sektoreari erreparatzen diote batez ere, gure ingurunean lehentasunezkoa baita, eta, ondoren, zerbitzuen sektoreari.

Nola erabili Enplegatze Agentzia

Enplegatze Agentzia lan-eskaintzak kudeatzeko gertuko eta doako zerbitzua da, bai enplegu-eskatzaileentzat, bai enpresentzat. Lan bila ari diren edo enplegua hobetzeko egoeran dauden pertsonen kasuan, curriculum vitaea aurkez dezakete edo euren datuak eguneratu helbide honetan: https://empleo.ermua.es/adle/servlet/logineres?adl,P,0,0

Oso garrantzitsua da aplikazioan agertzen diren datu pertsonalen, prestakuntzaren eta esperientziaren eremu guztiak betetzea, batez ere landu nahi diren lanbideak - Interesak atala -, horri begiratzen baitiote enpresek profil jakin batzuk bilatzen dituztenean.

Enplegu-agentziari buruz sor daitekeen edozein zalantza edo arazo argitzeko, mezu bat idatz daiteke agenciacolocacion@udalermua.net edo pe@udalermua.net helbideetara.

Bestalde, eskaintza bat kudeatu nahi duten enpresek mezu bat bidal dezakete pe@udalermua.net helbidera, eta berehala bidaliko zaie eskaera egiteko orria.

Zortzi urteko ibilbidea

Ermuko Udala jakitun da garrantzitsua dela sare ekonomikoari laguntzea gizartea, hiria eta ekonomia modu jasangarrian garatzeko, horrela bizi-kalitatearen maila egokiei eusteko. Hala, enplegua aktibatzeko abian jarri diren ekimen ugariez gain, 2012tik Enplegatze Agentzia martxan jartzeko baimena du. Gaur egun, 735 pertsona daude zerbitzu honetan izena emanda, batez ere Ermuan eta Mallabian.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du