Lehenengo Ezohiko Osoko Bilkura telematikoa

05.05.20
Erakundea

Konfinamenduaren zortzigarren astean gaude, martxoaren 14an Alarma Estatua dekretatu zenetik. Hasierako nahasmenduaren ondoren, gizarte osoak errealitate berrira egokitu behar izan du, eta Ermuko Udalbatza ez da salbuespena izan. Horrela, bide elektronikoetatik egindako hiru Informazio Batzorderen ostean, agintaldi berezi honetako lehenengo Osoko Bilkura telematikoa egingo da ostegun honetan.

Ezohiko bilera hori bideokonferentzia bidez egingo da 10:00etatik aurrera. Bilkurako gai-zerrendak sei puntu ditu. Hasteko, bertaratutako zinegotziei dei egingo zaie eguneko edozein gairen inguruan egon daitekeen edozein interes garrantzitsuren berri emateko. Jarraian, 2020ko martxoaren 9an aurrez aurre egindako azken Osoko Bilkuraren akta onartzea bozkatuko da.

Hurrengo lau puntuetan, Lanpostuen Zerrendaren, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren, Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren eta Musika Eskolarekiko hitzarmenaren aldaketak onartuko dira.

Zinegotziek online plataforma bat erabiliko dute bideokonferentzia egiteko, eta aurrez aurreko bilerekin ez bezala, ezin izango da streaming bidez zuzenean jarraitu. Dena den, saioa grabatzerik bada, edukia Udalaren webgunearen bidez eskainiko da.

Hasteko, Informazio Batzordea

Osoko Bilkuraren aurretik, Udalbatza Gai Orokorretarako Informazio Batzorde labur baterako konektatuko da. Gai-zerrendako lau puntu landuko dira bileran, eta zinegotziei ohiko gonbidapena egiteaz eta aurreko akta onartzeaz gain, jardueran sartzeko faseetan hartu beharreko neurrien eta Bai-k proiektuaren berri emango da.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan