Hazinnova: SPRI eta Innobasqueren zerbitzua ETEk beren negozioa birdefinitzen laguntzeko

07.05.20
Ekonomi Sustapena

Hazinnova doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da, negozio eredua eta emaitzak hobetzeko jardueren inguruan hausnartzen eta/edo birdefinitzen laguntzen duena.

Berrikuntza, beste osagairen batekin batera, egoera iraultzeko edo Covid-19ak sartu digun zulotik irteteko bide gakoa izan daiteke. Pandemiak sortutako krisia dela eta, komenigarria da enpresek gogoeta egitea eta/edo zenbait alderdi birplanteatu ahal izatea, hala nola, zer ekoizten duten, zer zerbitzu eskaintzen eta zer merkatutara zuzenduta dauden. Berrikuntza txikien ondorioz, ekoizpen-prozesuak hobetu egiten dira, gehiago saltzen dugu, edo hobeto edo azkarrago egiten dugu.

Hazinnova 6-99 langileko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, batez ere industriaren eta industriarekin lotutako zerbitzuen sektorekoei. Ekainaren 15era arteko epea dago mikroproiektu berriei alta emateko. Batez ere, probetxugarri izan daitezke egungo egoeran enpresek martxan jarri behar dituzten proiektuei heltzeko. 50 orduko adituen aholkularitza zerbitzua. Esleitutako agente batek ETEei lagunduko die prozesu osoan zehar, administrazio-izapideen kudeaketan lagunduko die, eta enpresarekin batera aztertuko ditu hainbat eremutan gainditu beharreko erronkak. ETEek gehienez bi mikroproiektu jarri ahal izango dituzte martxan urtebeteko epean. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi mezu bat pe@udalermua.net helbidera.

Produktu edo zerbitzu batek merkatuko sektore edo nitxo berri batean sartzeko behar dituen aldaketen azterketan oinarritu daiteke proiektua, xede-publikoa definituz eta egungo produktu edo zerbitzu hori egokituz. Aholkularitzak enpresari kontzeptu berria testatzen lagun diezaioke.

Ziurgabetasun une bat da, aprobetxatu egin behar duguna. Ermuak hartuta du lehiakortasuna hobetzeko konpromisoa

Ziurgabetasun handiko unean gaude, eta enpresa-sarea berreraikitzen ahalegindu behar dugu. Orain garrantzitsua da berritzea eta sortzaile izatea, berrasmatu ahal izateko; hori izan daiteke errekuperazioa lortzeko funtsezko bidea. Innobasquek eta SPRIk enpresen lehiakortasuna hobetzeko lan egiten dute, eta duela bi urte enpresa txiki eta ertainentzako (ETEendako) Hazinnova programa hasi zuten, lana antolatzeko modu berriak edo merkaturatzeko metodo berriak ezartzeko doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua. Programak enpresa txiki eta ertainak berrikuntza ez-teknologikora hurbildu nahi ditu, batez ere kudeaketaren eta merkaturatzearen arloko berrikuntza lantzen baita.

Ermuko udalak ere urteak daramatza inguruko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko lanean. Horrela, 2018an Hazinnova ekimenarekin bat egin genuen. 5 enpresa ingururentzat eskatzen dugu programa, eta gaur egun 7k egin dute; horietatik 5 industrialak dira eta beste biak zerbitzuen sektorekoak. Programa amaitzear dago, baina plazak geratzen dira oraindik, eta une egokia izan daiteke hausnarketa hori egiteko, aholkularitza aditu batek lagunduta, batez ere merkatu berriekin zerikusia duten proiektuetan aurrera egiteko. Hazinnovak doako 50 ordu jartzen ditu enpresa interesdunen eskura, 7 esparrutan espezializatutako aholkulariekin: pertsonak, barne-prozesuak, bezeroak, logistika, merkatu berriak, ekoizpena, markak eta diseinuak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du