Zabortegiaren azken ordukoak eta kezkak argitzeko bilera San Lorenzoko bizilagunekin

15.05.20
Erakundea

Alkateak, bere taldeko zinegotziek eta Hirigintza arloko teknikariek bilera egin dute berriki San Lorentzo auzoko bizilagunen ordezkariekin. Bilera bideokonferentzia bidez egin da, Covid-19 edo coronavirus pandemiaren ondorioz bizi dugun alarma-egoera eta osasun-krisia direla eta.

Bizilagunen ordezkariek Zaldibarko ''Verter Recycling'' zabortegiaren inguruko azken informazioa eta xehetasunak eskatu zituzten. Sallabente da lur-jausia hgertatu zeneko lekutik gertuen dagoen auzoa eta biztanlegunea. Istripu horretan Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak harrapatuak izan diren eta ehun egun igaro arren, orqaindik ezin izan dituzte aurkitu.

Juan Carlos Abascal lehen zinegotziak eta Ricardo Martín alkateordeak Eusko Jaurlaritzak - Irekiaren bidez- eskaintzen duen informazioaren berri eman zieten, baita Ihobe eta Ura sozietate publikoen bidez ere. Ordezkariek lanen xehetasunak ezagutu nahi zituzten, eta entitateak lanen inguruan jaso dituen planoak, kendutako eta aztertutako hondakinak eramaten ari diren gelaxken kokapenak, airearen, uren eta abarren kalitateari buruzko txostenak eta abar ikusi ahal izan zituzten.

Bilera emankorra, luzea eta elkarlaneko giroan egindakoa. Bilera grabatu egin zen, eta azpian inolako ediziorik gabe eta hartu bezala, bideoa uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean