Baliabide gida anitz: familia aniztasuna

15.05.20
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak gai zehatzen inguruko gida azkarrak egiten jarraitzen du eta bere azken proposamenetako bat Covid-19a bizi dugun garai honetan familia aniztasunari buruzko hainbat material laburbildu eta eskaintzea: liburu, artikulu eta ikus-entzunezkoak biltzen dituena.

Gaur, maiatzak 15, Familiaren Eguna ospatzen da eta gizartean oinarrizko instituziotzat hartzen den arren, familia tradizionalaren eredua hegemonikoa izateari utzi dio. Egiturak dibertsifikatu egin dira, baita bizikidetza moduak ere, eta horrek eredu berriak ekarri ditu. Gida txiki honetan hori islatzen duten artikulu, elkarte, liburu eta ikus-entzunezko batzuk aurki ditzakezue.

Egindako azken giden artean, Bidezko Merkataritza edo Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala daude, horietako bakoitzari buruzko informazioa hainbat formatutan jasotzen duena. Gainera, tokiko ekimenak aipatzen dira, hala nola ZukAldatu (bidezko eta hurbileko merkataritzako ekimena) edo Eibar-Ermua Gurutze Gorria (hirugarren sektoreko erakundea), pandemian gure udalerrian boluntariotza antolatzeaz arduratzen ari dena.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira