Zaldibarko hondakindegiko lanari eta bilaketari buruzko azken informazioa
Eusko Jaurlaritzak –Irekia zerbitzuaren bidez- astero ematen du Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak erreskatatzen saiatzeko Zaldibarko ''Verter Recycling 2002'' hondakindegian egiten ari diren lanen berri. Azken txostenaren arabera (maiatzaren 23a), 116923,8 metro kubiko lur eta hondakin atera eta berrikusi dira.
Azken astean eguraldi ona lagun izanik lanek polito aurrera egin dute. Bigarren lerradurako ezpondaren goialdeak [D2] zama arindu du, eta lurraren irmotasuna, egonkortasuna eta segurtasuna hobetu ditu. Bilaketa-lanak B1 eremuan egin dira, lixibiatuen putzutik hasi eta zabortegira sartzeko baskula kontrolatzeko eraikina zegoen zabaldegira arte.
Zaldibarko zabortegia egonkortzeko obren garapenean izandako aurrerapenak erakusten dituen bideoa eskaintzen du Irekiak. Era berean, ura Uraren Euskal Agentziaren txostena ere eskaintzen du baita, zonaldean harturiko laginen analisiaren emaitzekin. Azkenik, aste honetako ostegunera (hilak 28) arteko eguraldiaren aurreikuspena jasotzen du.
Lotutako albisteak
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da