Ia hautesleen laurdenak bozka eman du Ermuan arratseko ordu 2ak baino lehen

12.07.20
Erakundea

Ermuko hautesleen %24,38 bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urte baino baxuagoa da orduan ia herenarengandik hurbil egon baitzen (%31,17), nahiz eta kontutan hartu behar den gaurko hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela. Orain lau urte atzera, botoa eman zezaketen ermuarrek 12.831 pertsona giren eta gaur aukera hori izango dute 12.624 biztanlek, hau da orduan baino 207 pertsona gutxiago. Arratsaldeko ordu biak baino lehen Ermuan 3.078 perstonek bozkatu dute.

Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun arraro honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen ia laurden batek bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, esan behar kolegioetan ez dela jende ugari ibili, goiza goibel hasi da, ekaitza eta euripean. Ateri ahal eta eguerdiko orduetan jende gehiagoi ikusi dugu. Herritarrak tarteka agertu dira, banaka, binaka edo multzo txikietan.Ez da jenderik bildu, kolegioen ateetan ezik eta salbuespen moduan.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketak egin direnez, jokoz kanpo harrapatu die hainbat hautesleei. Zalantzak sekzio eta hauteskunde-mahaietan argitu direnez herritar gutxi hurbildu da udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko