'Renove industria 4.0' laguntzei eta IoTren aukerei buruko bilera online
Ermuko Garapen Ekonomikoko udal sailak, Gaiarekin -Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuen Industri Elkartearekin- eta Debegesarekin -eskualdea garatzeko sozietatearekin- elkarlanean, onlineko mintegia antolatu du datorren irailaren 29ko, 15:00etarako. Bilera edo webinar horretan zehatz-mehatz aztertuko dira Eusko Jaurlaritzaren "Renove Industria 4.0" laguntzen deialdiak industria-enpresentzat eskaintzen dituen aukerak eta ildoak. Laguntzen Renove programa horrek makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan inbertsioak sustatu nahi ditu, bai hardwarean bai softwarean, industria-inguruneak modernizatzeko helburuarekin, fabrikazio aurreratuaren esparruan 4.0 industriako proiektuei aurre egin edo horiei ekin ahal izateko. Laguntzak tresna egokia dira industriaren arloan digitalizazioranzko urratsa edo jauzia egiteko.
Online saioa ''Zoom'' bideokonferentzietarako plataforma digitalaren bidez egingo da. Horregatik, saiora konektatzeko esteka espezifiko bat beharko denez gero, aldez aurretik izena eman behar da.
Bilera horretan, eta eskualdeko enpresen parte-hartzea aprobetxatuz, Ermuak industriari laguntzeko IoT (Internet of Things edo gauzen Internet) teknologien erabileran oinarritutako hainbat proiektu espezifiko aurkeztuko ditu.
Programaren xehetasuna ondorengo hau da:
- 15:00etan: "Renove Industria 4.0" laguntza-programaren aurkezpena
- 15:30ean: Debegesak "Debabarreneko enpresetan digitalizazioa sustatzeko programa" aurkeztu du.
- 15:40ean: IoT teknologiak industria-ingurunean ezartzeko proiektuen eta esperientzien aurkezpena.
- 16:15ean: galderak eta eskaerak. Itxiera.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa