Hastear VI. mendeurreneko espaloia zabaltzeko eta jarraipena emateko lanak

05.10.20
Hirigintza

A-09 Zerukoa exekuzio unitatean –ostiraleko merkatu txikia kokatzen zen lekuan- 18 etxebizitza eta aparkalekuak eraikitzen ari den promotorak hirigintza zama gisa gain dituen bi proiektuetatik bati heldukoi dio gaurtik bertatik, hain zuzen ere Seigarren Mendeurreneko espaloiari zabalera handiagoa eta jarraipena emateko lanei. Proiektu horri ekin ion orain hilabete batzuk, ''Tote'' izenez ezagutzen genuen eraikina lurreratuz.

Hirigintza zama horiek jasota daude 2015eko otsailean behin-betikoz onartu zen eta indarrean dugun Hiri-antolamendurako Plan Orokorrean (HAPOn). Egin beharrekoaren xehetasunak aipatu agiri horren III. alean, eremuei dedikaturiko fitxetan eta horren barne A-09 Zerukoari dagokiona, zeinak 53. orritik 59.era hartzen duen. Proiektuetako lehena Zubiaurre kaleko 23 Bis zenbakiko eraikina –‘Tote’ izenez ezagunago zena- lurreratzea zen, aurreko eta ondoko etxeen lerroa gordetzen ez duelako eta VI. Mendeurrena kalearen bide gainera ateratzen zelako, errepidea komenigarri zena baino estuago eginez. Egoera horrek trafikoa baldintzatu eta arriskugarri egiten zuen oinezkoentzat, Urkaregi establezimenduko espaloitik aurrera ezin zitekeelarik jarraitu.

‘Tote’ izenez ezagutzen genuen etxea eraitsi zen eta eremuko urbanizazioa jada bukatzear dago. Orain, espaloiari zabaltasun hadiagoa ematea besterik ez da geratzen, hain zuzen ere Zubiaurre 25 eta 27. eraikinetako behe solairuen tartean. Horretarako horma eta terraza zatiak atzeratu egingo dira. VI. Mendeurrenaren eta Zubiaurre edo Karabixa kaleekiko bi alboetan (Xagua tarnara edo Dena 100ean dendetara sartzeko kalezkan) dagoen altuera gorabeherari konponbidea emateko arrapalak egin dira pertsonen irisgarritasuna bermatuaz.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan