‘Loiola' sustatzaileak asteazkenean zozkatuko ditu ‘Lomi Power' guneko 45 etxebizitza publikoak

08.10.20
Hirigintza

Loiolak 57 etxebizitza libre, 27 tasatu, babes ofizialeko 18 eta 214 aparkaleku-plaza eraiki ditu; azken horietatik 90 udalarenak izango eta txandaka erabiliko dira

Loiola’ sustatzaileak ''Lomi power'' unitatean (BI-3344 errepidearen ertzean, Areitioko igoeran) eraikiko dituen etxebizitza publikoak zozketatuko ditu datorren asteazkenean, urriak 14, ‘Etxebide’n euskal etxebizitza zerbitzuan izena emanda dutenen etxe-eskatzaileen artean. Zozketa hori publikoa izango da, notario bat bertan izango eta Ermua Antzokian egingo da arratsaldeko 7etatik aurrera. Antzokia aukeratu da espazio zabala delako nahiz eta Covid-19aren pandemiaren ondorioz, edukiera erdira murriztua izango duen. Zozketa zuzenean emango dugu streaming bidez, Ermuko udalaren web gune korporatibo honetan. Ekitaldi horretan, 45 etxebizitzaren erosketa zozketatu eta behin-behinean esleituko dute: babes Ofizialeko 18 etxebizitza (BOE) eta beste 27 tasatuak.

Sustatzaileak sustapenaren ezaugarrien eta pisuen xehetasunen berri ematen du bere webgunean. Etxebizitza publiko horien metro koadroaren balioa –kalifikazioaren arabera– Eusko Jaurlaritzak finkatzen du, eta erosketaren azken prezioa haren tamainaren eta kalifikazioaren araberakoa izan ohi da. Zozkatuko diren etxebizitzetako bi, hasierak izaeraz eta eskatzailerik balego, ezgaitasun fisikoren bat duten pertsonentzat dira. Loiolak –Altuna eta Uria taldekoak– hasita dago sustapeneko lau blokeetatik hiru eraikitzen. Etxebizitza publikoetarako blokea laugarrena izango da, Kaltxangoko biribilgunetik gorako noranzkoan. Eraikin hori 2021eko urtarrilean hasi eta 2022ko udaberrian bukatzea aurreikusten da. Laugarren bloke horrek, atzealdean, aisialdirako gune ekipatua aurreikusten du.

Etxebizitza horietarako sarbidea bide misto batetik izango da –ibilgailuentzat eta oinezkoentzat– BI-3344 errepidearen azpitik, Zearkaleko prentsa-kiosko zaharra –kamioiak pisatzeko baskula- zegoen tokitik.

Txandaka erabiltzeko laurogeita hamar plazako udal aparkaleku berria

Operazioak 90 plazako udal aparkaleku bat utziko digu txandaka erabiltzeko, eta mota horretako bigarren ekipamendua izango da herrian, Valdespinako markesaren parkekoarekin batera. Valdespinakoak 56 plaza ditu etaeskaintzen ditu. Sustapen horrek, egoiliarren plaza partikularrekin eta aipatutako laurogeita hamar plaza publikoekin, aparkaleku-parkea handituko du guztira, 214 plaza berri gehituz. Aparkaleku guzti horiek hirigunetik oso gertu egongo dira.

Marta Alvarez ''Loiola'' ko zuzendari komertzialak sustapenaren xehetasunak aurkeztu zizkien Udalbatzar-kideei astearte honetako Gai Orokorren eta Osoko Bilkuraren Informazio Batzordean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran