'Loiolak' Lomi Power unitateko 45 etxebizitza publikoak zozketatu zituen atzo

15.10.20
Hirigintza

''Loiola Gestion Inmobiliaria, S.M.'' sustatzaileak ‘Lomi power'' unitatean –BI-3344 errepidearen ezkerraldean, Areitioko igoeran– eraikiko dituen etxebizitza publikoak zozketatu zituen bart arratsaldean, Etxebide euskal etxebizitza zerbitzuan izena emanda dauden interesdunen artean. Zozketa publiko horrek behin-behinekotasunez esleitu zituen 45 etxebizitzen erosketa: babes Ofizialeko 18 etxebizitza (BOE) eta beste 27 tasatu. Zozketa Ermua Antzokian egin zen eta bertan izan ziren Juan Carlos Abascal herriko alkatea, Juan Luis Prieto Rubio Ermuko notarioa eta Marta Álvarez zuzendari komertziala, eta zuzeneko hogei bat ikusle.

Gure udalak ekitaldia streaming bidez zuzenean eskaini zuen Youtubeko kanal korporatiboan, eta emisio horrek 119 ikusle bildu zituen jarraipen eta/edo kontzentrazio handieneko unean.

Juan Carlos Abascalek gogora ekarri zuen Udalak, sozietate publiko baten bidez, lurzorua erosi eta enpresa lekuz aldatu zenetik, unitatean izaniko gora-beheren prozesua, eta, hainbat urtez geldi egon ondoren, ''Loiola'' sustatzaileari esleitu ziotela, espazio hori bizitegi eta errealitate bihurtzeko. Marta Alvarez zuzendari komertziala izan zen esku zuria eta bolak atera zituena bonbotik. Esleipendun izan direnena eta ordezkoen zerrenda osatuko dutenena.

Jarraian, ekitaldiko bideoa osorik uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko