Jarduera publiko guztiak 21:00etan amaituko dira
Bozeramaileen Batzordeak aho batez erabaki du itxiera; beraz, hurrengo kultur ekitaldiek ordutegiak aldatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzaren urriaren 22ko aginduan jasotako osasun-agintarien gomendioekin bat etorriz, Ermuko Udalak jarduera publikoen eta udal-eraikinen ordutegiak egokitzea erabaki du, amaitzeko/ixteko gehienezko ordua 21:00 izan dadin.
Bozeramaileen Batzordeak aho batez hartu du erabakia ostiral honetan, eta bihartik aurrera, urriaren 24tik azaroaren 5era arte, kultur jarduera guztiek ordutegia aldatuko dute. Horrela, Ermua Antzokian urriaren 26, 27 eta 29rako eta azaroaren 1, 2, 3 eta 5erako aurreikusita dauden zine emanaldiak – zine komertziala eta zinekluba – eta urriaren 30eko bertso jaialdia 19:00etan hasiko dira.
Neurri horrek bi asteko indarraldia izango du hasiera batean, eta, ondoren, luzatu edo indargabetu egingo da, osasun-egoeraren eta dagozkion jarraibideen arabera.
Lotutako albisteak
Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako