Aldapako ezponda sendotzeko lanak hasi dira
Ermuko Udaleko Hiri Alorrak jakinarazi duenez, astelehen honetan hasi dira Aldapa eta Ongarai kaleek bat egiten duten lekuan dagoen ezponda sendotzeko eta eusteko lanak. Miramar Gunitados enpresa esleipenduna arduratuko da lan horiez, eta hilabete eta erdiko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Obraren aurrekontua 45.119,30 eurokoa da.
Pasatu den maiatzaren 10ean, ezpondaren zati bat irristatu egin zen prezipitazio handien ondorioz, eta materiala errepideraino iritsi zen. Une horretan, ingurua sakon aztertu zen, eta egiaztatu zen ez zegoela berehalako arriskurik, ez ezpondarako, ez Ongarai auzora sartzeko eskailera mugakideetarako.
Orain, irristatutako materiala kendu, saneatu eta geratuko den ezponda zatian euste- edo indartze-neurriak hartuko dira, eremua ziurtatzeko eta etorkizunean irristatze gehiago gerta ez daitezen.
Lotutako albisteak
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko