Energiaren Euskal Erakundeak eraikinen birgaitze energetikorako laguntzak eskainiko ditu

06.11.20
Hirigintza

EVE Energiaren Euskal Erakundeak Euskadin dauden eraikinen birgaitze energetikoa ahalbidetzeko laguntzen programa aurkeztu du. Ekimen honek 11,3 milioi euroko aurrekontua du inguratzaile termikoaren hobekuntzetara, energia sistema konbentzionalen ordez berriztagarriak jartzera eta argiteria eraginkorra instalatzera bideratzeko.

Programa gaur ostirala argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 16an, astelehena, zabalduko da EVEren webgunearen bitartez. Diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da 2021eko uztailaren 31 arte, eta aldeko ebazpena jasoz gero, birgaitze proiektua egiteko 18 hilabeteko epealdia izango da.

Eraikinen energia-birgaitzeko programaren helburua bertako eraikinen iraunkortasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea da, eta horretarako diru-laguntza zuzenak emango dira zenbait jarduketetarako, 2007a baino lehen eraikitako eta Euskadin kokatzen diren eraikin osoetarako, zehazki.

Dirulaguntzen onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak eta juridikoak, eraikinen jabeak; jabeen erkidegoa, enpresa ustiatzaileak, eraikinen errentariak edo kontzesionarioak eta baita beste erakunde batzuk ere, hala nola energia-zerbitzuen enpresak eta toki-erakundeak, besteak beste. Nolanahi ere, jarduketak eraikin osoari eragin beharko dio, eta ez banakako apartamentuei.

Laguntzek obraren %35a hartuko dute; argi instalazioak hobetzeko kasuetan, aldiz, %15.

Programaren izaera soziala areagotzeko asmoz, dirulaguntza osagarri bat emango da, baldin eta etxebizitza-eraikinak babes publikoaren kalifikazioa badu edo Landa zein Hiri Berritzeko Gune batean badaude. Gainera, dirulaguntza areagotu egingo da beste kasu batzuetan ere, hala nola eraikinaren energia-kalifikazioa hobetzeko jarduketak, A edo B energia-klasea lortzeari begira, edo hasierako energia-kalifikazioa bi letretan hobetzen direnak; baita aurreikusten diren jarduketen artean bi ekintza batera, gutxienez, integratzen dutenak, baldin eta horietako bat inguratzaile termikoari lotuta bada eta klimatizazio-eskarira ekarriko dion jaitsiera %30 bada. Konbinazio horri esker, % 85eko diru-laguntza ere lor daiteke egindako jarduketen gainean.  Dirulaguntza horiek bateragarriak izango dira helburu bera duten beste laguntza batzuekin.

Kontsulta itzazu laguntzen inguruko xehetasun guztiak lotura honetan.

Informazio jardunaldiak

Energiaren Euskal Erakundeak informazio saio ezberdinak eskainiko ditu datozen egunetan, laguntza programa honi lotutako atal guztiak azaltzeko asmoz.

Horrela, azaroaren 18an izango da lehenengo informazio saioa, formatu telematikoan, bereziki sektore profesionalari zuzenduta. Hurrengo egunean arratsaldeko bigarren saio bat burutuko da, eta publiko orokorrak dituen zalantzak argitzea izango du xede. EVEren webgunearen bitartez jarraitu ahalko dira hitzaldiak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran