La II fase del plan de red ciclable se extenderá al polígono de Goitondo
Ermuak Ziklo Sarearen Planaren bigarren fasea gauzatuko du datozen asteetan, eta txirrindulariek eta ibilgailu motordunen gidariek erabilera mistoa eta partekatua izateko seinaleztatutako bideak gehituko ditu. Gure herriko hirigunearen eta Mallabiko Goitondo industrialdearen arteko bide-marrak eta seinaleztapen espezifikoa hartuko ditu barne proiektuak, Hiriaren VI. mendeurreneko eta Zubiaurreko kaleetan barrena, bai eta Trabakua gainera doan BI-2301 foru-errepidean barrena ere. Mallabiko eta Ermuko Udalek proiektu hori gauzatzeko akordioa adostu dute, Goitondoko industrialdea gure ondoko udalerrian baitago. Ermuak Gernikako Construcciones Illunzar, S.M., enpresari esleitu dio bigarren fase hau, 91.657 euroren truke.
Ermuak erreferentziazko hainbat plangintza estrategiko ditu, horietako hainbatean ibilbideak sustatu eta egokitu behar direla joan-etorriak bizikletaz egin daitezela errazteko adierazten da, bai eta bizikleta-bideen garapenean lan egiteko konpromisoa ere azpimarratu, espazio publikoa eta haren baldintzak egokituz herritarren irisgarritasuna eta bizikletaren erabilera sustatzeko.
2019an bizikleta hedatzeko planaren lehen fasea egin zen, eta horren bidez, Baldespina Markesaren parketik (Bizkaia hiribidearekin bat egiten duen tokiatik) San Pelaioko biribilgunera arte (Zearkalerekin bat egiten duen lekura arte) hiri-eremuko bizikleta-zirkulaziora egokitzeko lehen barne-ardatza prestatu zen, zeinak Urtiako Poligonoraino jarraitzen duen. Orain, bigarren fase honetan, hirigune eta hasierako ardatza hori Goitondo industrialdearekin lotuko eta seinaleztatuko da, jarduera ekonomikoko eta enpresa-kontzentrazio handiko gunea baita. Jarduera honen bidez, lanera bizikletaz joan ahal izatea sustatu nahi da. Gainera, trazadura garrantzitsua da herritarren aisialdirako eta bizimodu osasungarrirako mugikortasun-eskaintzan.
Lotutako albisteak

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran