Hamazortzi artista hasi berrien proposamenak biltzen dituen ‘Ertibil Bizkaia 2020' Ermuan ikusgai

01.12.20
Kultura eta Gazteria

Hamazortzi (18) artista hasi berrien proposamenak biltzen dituen ‘Ertibil Bizkaia 2020'' erakusketa ibiltariak Ermuko Lobianon dugu gaurtik hasi eta abenduaren 29ra arte. Ikusizko Arteen erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du eta aurten 38. edizioa beteko. , ‘Bizkaiko talentu artistiko eta sortzaile”aren erakusle den Ertibil ekimena abuztuan eta Bilbon hasi zuen bere ibilbidea, ondoren Igorren eta Basaurin egonik, Ermura iritsi aurretik. Edizio honetan, beste behin, Bizkaian arte plastikoetan dugun talentua agerian jartzen du. Lehiaketan espezialitate guztietako 113 artista eta autorek parte hartu dute, horiek guztiek 160 lan aurkeztu dituztelarik . Aurtengo erakusketan aukeratu diren 18 lanak ikusgai izango ditugu.

Ertibil Bizkaia 2020ren lehen saria Helena Goñirentzat izan da, ''Dos retratos de Gabe en el tren'' tituluko lanagatik; bigarren saria Maite Leyunek jaso du, ''Kitty & Co'' izenburuko lanarekin; eta, azkenik, hirugarren saria Daniel LLariarentzat izan da, ''Be seen be safe'' deritzanarekin.

Hiru lan irabazleekin batera, erakusketan honako lanak ikusi ahal izango ditugu:

  • - Asier Aguayo,`Figura en un espacio limitado´ izeneko lanarekin.
  • - Raquel Asensi,`Sacculus Plasticus´ titulukoa.
  • - Nora Aurrekoetxea,`F.O.F kasko bat´ lanarekin.
  • - Bere izen artistikoa Detrito `La muela´ da.
  • - Guido Di Marzio, `Crash,´ lanarekin.
  • - Jone Elorriaga, `Meta Meta 2.0´lanarekin.
  • - Nerea Garro, `(Sin título)´ lanarekin.
  • - Ibon Landa, “Iltzatu gabea” lanarekin.
  • - Joaquín Pedro Gómez, “Arras” lanarekin.
  • - Ibai Madariaga Sagastizabal eta Miel Oyarzabal, `Todas las parejas´ lanarekin.
  • - Amaia Molinet, `Éxtasis y conflicto´ lanarekin.
  • - Rubén Pino, `Re-des-estructura´ lanarekin.
  • - Nahia Ruiz, `Zauriak´ lanarekin.
  • - Ander Sagastiberri eta Alberto Eguiluz, `Siete siete siete´ lanarekin.
  • - Ane Seijas Garzón,`El traidor´ lanarekin.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, irabazleak saritzeko eskaintzen zaien Japoniako egonaldi artistikoa 2021era atzeratzen da; horrela, lehiaketaren nazioarteko zabalkundea egiten jarraituko da, kulturen komunikazio- eta truke-esperientziarekin batera.

Epaimahaia honako profesional hauek osatu dute: Alicia Fernández López, Rekalde Aretoko zuzendaria; Arantza Lauzirika Morea, EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekanoa; eta Mikel Onandia Garate, EHUko Artearen Historiako irakaslea eta edizio honetan argitaraturiko liburuaren testu egilea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian