Udaltzaingoak 10 zehapen-proposamen luzatu zituen azken asteburu zubidunean
Ermuko Udaltzaingoak hamar (10) proposamen helarazi dizkio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, beste horrenbeste isun jartzeko, Herritarren Segurtasunerako Legea (HZL) eta SARS-CoV-2k kutsatzea saihestu eta transmisio-katea eteteko ezarrita dauden neurriak ez betetzeagatik, Herritarren Segurtasunerako bozemaile batek ezagutzera eman duenez.
Hona hemen zehapen-proposamen horien xehetasunak eta horiek luzatzeko arrazoiak:
- kasu 1, konfinamendu perimetrala gainditu eta Ermuan izateagatik justifikaziorik gabe.
- 6 kasu, nahitaezko den maskara jantzita edo behar bezala ez erabiltzeagatik.
- kasu 1 bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik.
- Kasu 1 establezimenduan Covid-ari aurre egiteko neurriak ez izateagatik.
Proposamen horiek, kalifikazioaren edo kontsiderazioaren arabera, 120 eta 3.000 euro bitarteko zehapen edo isuna izan dezakete.
Udaltzainek, Estatuko segurtasun-kidegoak diren aldetik, jagole lana egin behar dute herritarrok arau eta dekretuetan xedatutakoa betetzen dugula, osasun eta ongizate kolektiboaren mesedetan.
Ermuan kutsadura tasa altua dugunez, gure herria kolore gorriz adierazita dago. Komunitate-transmisioa saihesteko zaintzea eta babestea guztion erantzukizuna da.
Lotutako albisteak
Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik