Udaltzaingoak 12 zehapen-proposamen luzatu ditu azken astean

24.12.20
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak hamabi (12) proposamen helarazi dizkio azken astean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, beste horrenbeste isun jartzeko, Herritarren Segurtasunerako Legea (HZL) eta SARS-CoV-2k kutsatzea saihestu eta transmisio-katea eteteko ezarrita dauden neurriak ez betetzeagatik, Herritarren Segurtasunerako bozemaile batek ezagutzera eman duenez.

Asteburuan zehatzeko moduko jokabiderik ez zuten antzeman, baina astelehenean, eta bereziki atzo, ezarritako arauak bete eta ordenara deitzeko lana areagotu egin zen eta isunak jarri behar izan zituen.

Hona hemen zehapen-proposamen horien xehetasunak eta horiek luzatzeko arrazoiak:

  • 6 kasu, bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik.
  • 4 kasu nahitaezkoa den maskara jantzita edo behar bezala ez erabiltzeagatik.
  • kasu 1 establezimendu barruan musukoa jarrita ez izateagatik.
  • Kasu 1 gauerdian kalean izateagatik.
  • Proposamen horiek, kalifikazioaren edo kontsiderazioaren arabera, 120 eta 3.000 euro bitarteko zehapen edo isuna izan dezakete.

    Udaltzainek, Estatuko segurtasun-kidegoak diren aldetik, jagole lana egin behar dute herritarrok arau eta dekretuetan xedatutakoa betetzen dugula, osasun eta ongizate kolektiboaren mesedetan.

    Ermuan azken 14 egunetako kutsadura tasa (286,8) jaitsi eta herria kolore horiz adierazita egon arren, zuhurtziaz jokatu beharra dugu oraindik. Azaroak 21eko datuen arabera 3 kutsatu berri ditugu herrian, hortaz adi. Komunitate-transmisioa saihesteko zaintzea eta babestea guztion erantzukizuna da.

    Lotutako albisteak

    Imagen
    14.11.25
    Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

    Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
    Imagen
    09.10.25
    Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

    Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
    Imagen
    Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
    29.07.25
    Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

    Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko