Ermuak bertan behera utzi du 2021eko Ihauterien ospakizuna

22.01.21
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udalak 2021eko Ihauterietarako aurreikusitako jarduerak bertan behera uztea erabaki du, antolaketan parte hartzen duten kolektiboekin bat eginez, bizi dugun egoera epidemiologikoaren larritasuna dela eta.

Jai herrikoi hauek otsailaren 11tik 16ra bitartean ospatzekoak ziren aurten, baina egun bizi dugun egoera dela eta, ezin da mota horretako jaiegun sozial nabarmenik antolatu.

Udalak erantzukizuna eskatu du egun horietan, jende pilaketak saihesteko eta ezarritako osasun arauak betetzeko, birusaren hedapena eten ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin