Udalerrietako itxiera dela-eta, mugikortasunaren kontrolak

27.01.21
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzaingoak aste honetan ekin die berriro ausazko kontrolei, Lehendakariaren urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretuan Dekretuan ezarritakoari jarraiki. Dekretu horrek, Covid-19k aurrera egin duela ikusita, gure bizileku-udalerrira sartzea eta bertatik irtetea debekatzen du, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Aipatu Dekretua hori urtarrilak 25eko astelehenean sartu zen indarrean. Horretan ezartzen da biztanleak ezin dugula gure udalerritik irten eta besteetara sartu, alboan ditugunetara ere ez; Ermuaren kasuan, Eibarrera, Mallabira edo Zaldibarrera joateko aukerarik gabe.

Hori horrela, Udaltzainek kontrolak egin zituzten astelehenean bertan, araudia ezagutarazi eta informatzeko despitatuta zebiltzan hainbati. Horrelako kontrol gehiago ere egingo dituztela iragarri dute.

Eusko Jaurlaritzak ohiko galderen erantzunak biltzen dituen agiria prestatu eta ezagutzera eman du, izan daitezkeen zalantzak argitzen laguntzeko.

Azken Dekretuak bi berritasun nagusi ditu:

  • Udalerrietan konfinatuak: astelehen honetatik aurrera, pertsonen sarrera-irteerak bizileku duten udalerrira mugatuko dira. Oraingo honetan, gainera, ez da mugakide diren herrien arteko mugikortasuna baimentzen; beraz, ezin izango gara pasioan, erosketak egitetera edo aisialdian Eibarrera joan, dekretuak jasotzen dituen salbuespenetako batengatik ez bada: osasun-zentroetara joatea, laneko edo hezkuntzako betebeharrak betetzea, adinekoak edo mendekoak zaintzea edo ezinbesteko kausengatik.
  • Lau pertsona batera, gehienez ere: bai espazio publiko itxietan, bai aire zabalekoetan, bai erabilera pribatuko guneetan, taldeak ezingo dira lau pertsona baino gehiagokoak izan, salbu eta bizikideak badira. Nolanahi ere, komeni da bizikidetza-unitate bat baino gehiagoko bilerak edo topaketak saihestea, bereziki barne-espazioak direnean.

Prebentzio-neurri berri horiez gain, Eusko Jaurlaritzak indarrean mantenduko ditu Euskadiren eta lurralde historikoen perimetro-itxiera, gaueko mugikortasunaren muga (22:00etatik 06:00etara) eta merkataritza- eta kultura-jardueraren itxiera 21:00etan.

Bestalde, 100.000 biztanleko 500 kasuko intzidentzia-tasa gainditzen duten herrietan ostalaritza itxiko da eta taldeko kirol-jarduera eten egingo da. Gaur, urtarrilaren 27an, Ermuak 100.000 biztanleko 499,41 kasuko tasa du, eta, beraz, kolore gorrian sartzeko egoeran dago.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko