‘Entre nosotras’ eta ‘Pequeños detalles’, asteburu honetan Ermua Antzokian

16.03.21
Ermua Antzokia

Zine aste berri bat hastear da jada Ermua Antzokian, eta ostegunetik asteartera bitartean lau film ikusi eta gozatu ahal izango ditugu. Programazioa, beti bezala, osteguneko zineklub saioarekin hasiko da, eta bertan Nuevo orden film mexikarra eskainiko da. Michel Francok zuzendu du Mexiko D.F.ko goi mailako ezkontza batean garantzen den thriller distopiko hau. Bitartean, inguruko kaleetan protesta bortitzak izaten dira klaseen arteko borrokan fokua jarrita, eta egoera estatu-kolpe krudel batera iritsiko da. Neska ezkongai gaztearen eta bere familia aberatsarentzat lan egiten duten zerbitzarien begietatik ikusita, Nuevo orden-ek sistema politiko baten erorketaren eta ordezko sistema urratzaile berri baten jaiotzaren aztarnak jarraitzen ditu. Filma 19:00etan izango da ikusgai.

Zine komertziala larunbatean hasiko da, 19:00etan, Entre nosotras komedia erromantiko frantziarraren emanaldiarekin. Filippo Meneghettik zuzendu du eta Barbara Sukowa eta Martine Chevallier ditu protagonista. Nina eta Madeleine, erretiratutako bi emakume, isilpean maiteminduta daude hainbat hamarkadetatik. Besteen begietan bi bizilagun besterik ez badira ere, etxe batetik bestera joaten dira elkarrekin bizitzearen samurtasuna partekatuz. Harik eta, egun batean, bere erlazioak, ustekabeko gertaera baten ondorioz, bira bat ematen duen arte. Entre nosotras astelehenean 19:00etan ere ikusi ahal izango da.

Asteko bigarren film komertziala Pequeños detalles izango da, John Lee Hancocken thriller poliziakoa, Denzel Washington, Rami Malek eta Jared Leto aktoreekin. Deke, Kaliforniako Kern konderriko sheriff laguntzaile batek, Baxter Los Angeleseko sheriffarekin bat egingo du serieko hiltzaile bat harrapatzeko. Dekek "gauza txikiez" jabetzeko duen gaitasuna oso zehatza da, baina arauak saihesteko duen prestasuna dilema konplikatu bihurtuko da Baxterrentzat. Pequeños detalles igandean eta asteartean proiektatuko da 19:00etan.

Haurrentzako zineari dagokionez, igandean 17:00etan Disneyren azken animazio lana eskainiko da, Raya y el último dragón. Kumandrako mundu zoragarrian, duela hainbat mende, gizakiak eta dragoiak armonian bizi izan ziren. Baina lurraldea indar ankerrek mehatxatu zutenean, dragoiek euren bizitza eman zuten gizadia salbatu ahal izateko. Orain, 500 urte geroago, indar maltzurrak bueltan dira, eta Raya gerlari bakartiak azken dragoia aurkitu beharko du suntsitutako mundua berriro eraiki eta gizakiak batzeko.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean