Asteartean hasiko da 2021eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea
Ermuko Udaleko Diru-bilketa Zerbitzuak datorren asteartean, apirilaren 6an, irekiko du Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga (TMIZ) ordaintzeko borondatezko epea. Epe hori hilabetez egongo da zabalik, maiatzaren 6ra arte, osteguna.
Udal erroldaren arabera, Ermuan 8.183 ibilgailu motordun daude, eta horiek guztiek ordaindu behar dute zerga hau. Ibilgailuen titularren %66,31k ordainagiria helbideratuta dute; beraz, %4ko hobaria dute fakturan. Pertsona horiek apirilaren 12an jasoko dute kargua bankuko kontuetan.
Bestalde, ordainagiria helbideratuta ez duten ibilgailuen titularrei gutun bat eta beharrezko inprimakiak bidaliko zaizkie etxera. Horrela, ordainketa 5 banketxe laguntzaileetako edozeinen leihatilan, kutxazainean edo webgunean egin ahal izango dute: Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa, BBVA eta Rural Kutxa. Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez ere ordain daiteke zerga, inprimakietan agertzen diren kodeak erabiliz. Borondatezko epea igarotakoan, maiatzaren 7tik aurrera, ordainagiriak betearazpen-bidez ordaintzea eskatuko da, eta hasierako errekargua %5ekoa izango da. Errekargu hori %20ra arte igo ahal izango da.
TMIZ Udal-titulartasuneko zuzeneko zerga da, nahitaezkoa. Ermuaren kasuan, erakundeak kudeatzen duen zergarik garrantzitsuena da, bai eragiten dien pertsona-bolumenagatik, bai guztizko diru-kopuruagatik. Ekitaldi honetan 919.762,93 euro biltzea aurreikusten da.
Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da, edozein motatakoak eta kategoriatakoak direla ere. 9/2005 eta 7/1989 Foru Arauetan xedatutakoaren arabera aplikatzen da, eta Ermuko udalerrian aipatutako zergaren ordainarazpena arautzen du, udalerriko 3. Ordenantza Fiskalaren bidez.
Zerga-kuotak ondoren zehazturiko tarifa taulan jasota daude. Taulatan zehazten da ibilgailu bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua ondoren zehazten ditugun faktoreetako baten arabera: potentzia fiskala, plaza kopurua, zama eramateko gaitasuna edo zilindrada.
Zirkulaziorako egokitzat jotzen dira dagokion errolda publikoetan matrikulaturik dauden ibilgailuak, horiei baja eman bitartean. Bide publikotik zirkulatu ditzaketen trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna kargatzen du zerga-egitateak, mota eta kategoria edozein izanik ere. Ermuan zerga hau ordaintzetik salbuetsita daude hainbat titular, autoak minusbaliatuenak direlako edota historikotzat hartzen direlako, matrikula historiko propioarekin.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa