Ermuak aurten hamahiru proiektu gauzatuko ditu diru soberakin edo aurrezkiekin

13.05.21
Ekonomia eta Ogasuna

922.000 euro erabiliko ditu enplegu-planak, San Isidrora eta San Roke kaleak lotuko dituen igogailuak eta Erdikokale plazarekin lotzeko proiektuak finantzatzeko.

Udal honek diruzaintzako gerakinak edo aurrezkiak sartu ditu 2021eko ekitaldiko aurrekontuan, 13 proiektu eta beste zeregin batzuk gauzatzeko. Zehazki, 922.000 euro erabiliko ditu. Kopuru horretatik 375.000 euro lotuta daude eta indarrean dagoen aurrekontura iritsiko dira diruzaintzako gerakinetatik, hainbat urtetan garatu diren urte anitzeko proiektuak ordainduko baitituzte. Beste 439.000 euro gastu orokorretarako 2020ko gerakinetatik gehitu dira. Halaber, iaz formalizatutako mailegu baten 106.000 euro gehituko ditu.

Diru-kopuru handienak udalerriko enplegu-planak finantzatuko ditu, 360.000 eurorekin. Partida horretako 157.000 eurorekin egingo den beste inbertsio garrantzitsu bat Goienkaletik San Isidrorako eta hemendik San Rokerako bi igogailuak eraikitzea da. Proiektu horri lotuta, Santa Ana auzora sartzeko urbanizazioaren hobekuntza finantzatuko da, 50.000 eurorekin, instalazio berri horien inguruko espaloiak, bideak eta ekipamenduak egokitzeko eta hobetzeko.

Kostu handieneko proiektu horien obrak oso aurreratuta daude

Erdikokale kaletik Orbe kardinal plazara doan pasabidearen ingurua urbanizatzeak 129.000 euro baino gehixeago jasoko ditu. Valdespina markesaren kaletik eta Goitondo industrialdea lotuko dituen bizikleta-sareko erreiek ia 96.000 euroko kopurua jasoko dute. Etorkizunean bide berdea gauzatzeko azterlana finantzatzeko, 34.000 euro baino gehiago erabiliko dira.

202ko urte hoetan, udalerrian enpresa-garapenerako azterlanak eta lan teknikoak egingo dira, eta 25.000 euro inguruko inbertsioa izango dute. Aurten, halaber, San Antonio auzoan hirigintza plan bat bultzatuko duen ikerketa bat sustatuko da. Plangintza hau 18.000 eurotik gorakoa izango da.

Bestalde, immigrazioari buruzko hainbat azterlan eta lan tekniko ere kontratatuko dituzte, 14.000 euroko kostua izango dutenak. Udalaren webgunera bideratutako aplikazio informatikoek 15.000 euro izango dituzte. Azkenik, 10.000 euro bideratuko ditu giza baliabideetan trebatzeko, 8.000 euro arrapalak eta igogailuak garbitzeko eta 4.500 euro Orbe kardinalaren plaza urbanizatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa